Bedatsea izatez, bortüka sasua hüilantzen ari da laborari ta artzainentako. Kabale haboroxenak berehala Xiberoko bortüetarat joanen dira üdako bazkentako. Bortüka Xiberoan zertan da egün ? Orotarat 40 bat olhalte bada, horietan 100 bat etxalte biltzen dira ardiekin. 40 olhalte horietan 13 jeisten düe bortüan, 7 bekanikarekin eta 4 esküz. Bortükak abantaila ekonomikoak ekarten badütü, arrenkürak sorarazten dütü lan kudeatzearen aldetik. Geroago eta jente güttiago badira etxalteetan, laborarier gaitz zaiela bortüka egitea eta etxalteko lanen joanaraztea. Bortüka kanbiatzen ari da, laborari zonbaitek lanaren aisatzeko kabaleak etxen üzten dütüe, beste zonbaitek harahonakak egiten dütüe. Azken urteko berritarzüna da, olhaltetan artzain hartzea, sos lagüntza bati esker. Urtekin ikusten da, üsantxak kanbiatzen ari direla, ageriko geroari bürüz bortüka zer bilkatüko den ?
Entzün Jean-Marie Queheille Altzürükütar laboraria Xiberoko Botingoan dena :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)