XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Alkartürik, laborantsa iraünkorra, bideragarri eta bizigarri denentako bati bürüz ! Hona zer lema eta xedearekin presentatü den FDSEA eta Jeunes Agriculteurs-en zerrenda, dagün urtarrilako Departamentüko Laborantsa Kanberako bozkentako. 23 haütagei agertzen dira Jean Mixel Anzolabehere eramaiten düan zerrendan, 9 Eüskal-Herrikoak eta 14 Biarnes, horietan 15 gizon eta 8 emazte. Xiberotik bi haütagei dira, Idauzerik Marina Lafitte aragitako behi hazkuntzan ari dena eta Sébastien Üthürriague Larraintarra ardi eznadün eta aragitako behi hazkuntzak joanarazten dütüana. Zerrendak, azken sei urteetan egin den lanaren jarraikian kokatzen dü bere xedea.

Entzün Sébastien Uthurriague Larraintarra FDSEA zerrendakoa : 


Entzün Jean-Michel Anzolabehere Departamentüko Laborantsa Kanberako bürüa : 


APLIko behi ezne ekoizleak beren kexüa plazaratüko düe ürrieta ondarretik aitzina. 2009an izan zen eznearen grebaz geroztik, deüsere ez dela kanbiatü salatzen düe.  A kontrari egoera sordeitü da, iragan arramaiatzean prezioak orano apaltü dira, bazkeen prezioak goratüz joan direlarik. APLIko kideen araberan, egoera lazgarria da. Hiru urtez kasik, 400 behi ezne ekoizle eküratü dira departamentüan. Ürrietaren 20an Paueko merkatüala kontsumitzaileen ganat joanen dira, egoera berrien emaiteko eta ondoko neskenegünean ürrietaren 27an eznea ixuriko düe. APLIko kideek, orai danik deia zabaltzen düe, nahi düen jente güzier beren boteilarekin jiteko eznea dohainik ükeiteko gisan.

Entzün Daniel Couhaillat APLIko kidea : 

Urdiñarbeko Ardi Zentroak, etxalteen autonomia eta kabaleen bazkatzeko moldeen hobetzeko informazione bilkürak proposatzen dütü ondoko egünetan, Oloruen, Iholdin, Izpuran eta Maulen. Idortea edo bazkeen prezioen gatik hazleak arrenküratürik agertzen dira eta kabaleen bazketan ekonomiak nahi dütüe egin. Holako egitateak izaten ahal dütüen ondorioetaz eta izaten ahal diren beste elkibideetaz informazione ekarri nahi dü Ardi Zentroak. Lehen hitzordüa, ürrietaren 17an Oloruen date Laborantsa Lizeoan. Bigerrena Iholdin, ürrietaren 18ean. Hirugerrena Izpuran Laborarien Etxean eta azkena ürrietaren 23an Urdiñarbeko Ardi Zentroan. Orai danik, izenak eman 05.59.28.05.87 zenbakiala deitüz.

Entzün Jean-Michel Noblia Urdinarbeko Ardi Zentroko teknikalaria : 

Bortükariak alkarteak eramaiten düan "Olha" xedearen barneko lehen arraberritze lanak hasi dira Larraineko Olhadübiko olha zaharrean. Ürrietan hasirik, obrek urte batez iraünen düe eta 45000 euro kosteko düe. “Olha” xedea, Leader Eüskal Mendia europear egitasmüan sartzen da eta haren bidez sosez lagüntürik da. Ondoko bi urteetan, “Ganagerre” Santa- Grazin eta “Zihigolatze” Iratin arraberritüko dütüe. Ibilzaleek, arrantzükariek edo nor nahik erabilten ahalko düe, pausatzeko edo gaü baten iragaiteko aterbü pean.

Entzün Jean-Claude Séhabiague Bortükariak alkarteko kidea : 

« Bihar Artzaina » ardi sailako azizak Aiziritzen igaran dira Departamentüko, Korsikako eta Aveyroneko ardi sailekoekin. Inkestaren emaitzan, ardi hazleen adinaren goratzea, ekoizteko prezio emendatzea, sos lagüntzen menpekotarzüna, hona agertzen diren arrenküra nausiak. Diagnostika hortarik plan estrategikoa nahi da sorarazi, podere püblikoen aitzinean botz bakar batez ardi sailaren eskakizünen presentatzeko. Geroari bürüz, gazteen plantatzea, transmizionea, errebenioa, edo mozkinen leküa merkatüan izanen dira lan ardatz nausiak. Algarren artean eramaiteko ekintzak finkatüko dira, eskualde bakotxeko ardi sailaren lehiakortarzünaren azkartzeko. Bestalde, ardi sailako azizen abiatzean, ELB sindikateko laborari multxo batek banderola baten gibelean bildü zen, «Ossau-Iratiren kopiarik ez Aveyronen !» salatzeko.  Ekintzaren egiteko mementoa hautatürik izan zen Robert Glandières Roquefort-eko lehendakaria parte hartü behar beitzüan Azizetan, bena azken mementoan parkatürik izan zen.

Entzün Daniel Lartigue Departamentüko Laborantsa Kanberako ardi saileko ardüradüna  :


Entzün Frantxoa Irigoien Ossau-Iraty sormarkako administralaria : 

Entzün Philippe Meynier Korzikako ardi sailako ardüradüna :