Aitzinamentü teknologikoa eta kabale sortzeen kontrolaren izenean, inposatzen diren bi legedi salatü dütü "Püza Hadi" kolektibo berriak. Artzain eta laborariak, axuri ta ardietan petent elektronikoen ezartea behartürik dira eta üztailako kabale güziak petentatürik izan beharko dira. Orai artino, bi petentek 40 zentima koste bazüen, elektronikoek euro bat eterdi kosteko düe. "Püza hadi" kolektiboko kideek azpimarratzen düe, petent berriek ez düela deüs haboro ekarten kabaleen sortzearen jarraikian eta süxtut koste ekologiko bat badüala. Bestalde, "Püza Hadik" ahari edo marroen sortze genetikoaren frogatzea behartzen düan bigarren lege bat salatü dü ere. Artzain eta laborariak, "Selekzione Zentroetako" aharien erostea behartü nahi düela deio Kolektiboak, azientako egin nahi den bezala, lege honekin "Bizirik dena" pribatizatü nahi dela uste dü.
Entzün Mizel Dunate Aihertarra "Püza Hadi" kolektibokoa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)