XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Bazkeen prezioarengatik eta Ossau-Irati sormarkaren agintzen kanbiamenen gatik, "Bortüa eta Ordokien arteko gehigarritarzüna" azkartü beharko da. Jadanik, Ossau-Irati sormarkaren eremütik kanpoko ardail eta lüzernaren kantitate erostea mügatürik da eta 2018an enzilaje emaitea  ezne sasu denboran debekü izanen da. Hots, Ossau-Irati sormarkaren eremüan lantatürik bazkeen beharra azkarki emendatüko dela ikusirik da eta hortarakoz barne merkatü berri bat antolatüko da. Azken 5 hilabeteetan, Jean-Baptiste Engelvin Tolosako Purpan eskolako ikasle gazteak eraman düan lanaren araberan, gehigarritarzünaren hedatzeko, heben saltzen diren bazkeen kalitatea bermatü behar da eta salerospena hobeki antolatü beharko da.

Entzün Jean-Baptiste Engelvin Ossau-Iratin sor markan lan egin düan "Bortü eta Peko gehigarritarzünaz" : 

Miliuka txori igaran dira azken hiru hilabete horietan. Urte oroz, txori horiek ber bidea hartzen düe hegoaldeala joaiteko. Organbidexkatik Ürrüña artino 2 miliu eterdi txori kuntatü dira, gehien bat Ürrüña, Sara, Banka eta Arnegitik. Aldiz saien aldetik, ülantxak, apobelatzak, saiak eta kürloak milaka kontatü dütüe Organbidexkan.

Entzün Adrien Brun Organbidexkan den kontazale bat : 

Xiberoko AXURIA Koperatibak 30 gerren biltzar nausia egin dü Larrainen. Iragan sasuan axuria ontsa saldü da 4 euro kiloa bata bestekoa eta behikiaren merkatüa azkartzen ari da. Biltzar nausiaren denboran baliatü da Koperatibaren ibilbide lüzearen aipatzeko bai eta ere, Michel Arhantcet-ek 30 urtez lehendakari egon ondoan, bere kargüa ützi deio Peio Quihillalt Ligiko laborari  gazteari. AXURIA Koperatibak hatsarreko filosofiarekin jarraikiko düala hitzeman dü lehendakari berriak, Koperatiba laborarien zerbütxüko beita eta ez kontrarioa !

Entzün Mixel Arhantcet 30 urtez egon den koperatibako lehendakaria : 


Entzün Peio Quihillalt AXURIA koperatibako lehendakari berria : 

Ossau Irati sormarkak ezagütpen eskaza dü Frantses merkatüan. Inkesten araberan 10 konsumitzaileetarik 3ek baizik ez düe sormarka ezagützen. Promozione azkarra egin bada ere azken hiru urteetan, ber denboran sormakako gaznaren salmentak ez dira kasik emendatü ere. Ezne ekoizleak damützen dira, gazna egileek ez beitüe sormarkaren azkartzeko ürratsik egiten. Ondorioz, heben egiten diren 4 gaznetarik salbü bat sormakakoa da. Hola izanik ere, hiru urteko kanpaina berri baten egiteko adostü dira Itsasun egin den Ossau-Irati sormakaren Biltzar Nausian. Telebixtan edo informazioaren teknologia berrietan, ildo güziak aztertüko dira.

Entzün Frantxoa Irigoien Ossau-Irati sormarkako lehendakari berria  : 

Entzün Patrick Etchegaray Ossau-Irati sormarkako administralaria :

Entzün Jean-Claude Mirassou Pyrenefrom eznetegiko bürüzagia  :

Llabrit txakür arrazaren erabilpenaren builtarazteko, düala urte bat abiatü zen xedea. Llabriten katalogoa eta lehen emaitza plazaratüko da dagün ürrietaren 25ean Oloruen IPHB (Institut Patrimonial du Haut-Béarn) egitüraren egoitzan gaüko 20.30tan. Katalogoan, 38 txakürren fitxak edireiten dira, bakotxen argazkia eta xehetarzün fisikoak, baita ere llabür bildürik laneko kalitateak. Txakürraren gaitarzünak ere agertzen dira, artzainari egin den galtotegiaren bidez. Bestalde, azaroaren 8an arrastiriez Ossau Ibarrako Izeste herrian, txakürren hezteko formakuntza bat antolatüko da eta gogoeta bat ere proposatüko da, ostegüneko bilküratik harat, selekzionearen bidez txakürren genetika nola hobetzen ahal den ikusteko. Ikus llabriten katalagoa.

Entzün Argitxu Ourthiague Urdiñarbeko Ardi Zentroko animazailea: