- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3654
LAB sindikata - Laborantsa kanberako bozketan
Lehentze, LAB sindikata- Langile Abertzale Batzordea Departamentüko Laborantsa Kanberako haüteskundeetan presentatzen dela. Düala 12 urte sortü zen Ipar Eüskal Herriko LABen adarra eta holaz, Eüskal Herri osoko eüskal sindikat bakarra bilakatü zen. Orai laborantsako saila sortü berri dü eta 6 gizon eta emaztez osatürik den zerrenda bat presentatüko da, Laborantsako Alkargoen Langileen kolegioan. LABek lan baldintzen hobetzea, oren güziak deklaratzea eta pakatzea, soldata ttipi eta handien arteko oreka bermatzea, epe llabürreko kontratüa inposaketa gelditzea, kalitatezko formakuntza, bestea beste aldarrikatzen dü.
Entzün Jean-Claude Basagaisteguy LABeko Laborantsaren Alkargoako Langileen kolegioko bürüa :


"Agroerregeiak edo Bio ezentzaren" ekoizpena düdan ezarri dü
Departamentüko Laborantsa Kanberaren hartzeko, Coordination Rurale sindikata presentatzen da 2013ko "Kanberako bozkeetan". Guy Pebayle Crouseilleko laboraria eta APLI-ko ardüradün ohia da zerrenda bürüa. Zerrendan ez da Eüskaldünik bena departamentüko laborari güzientako lan eginen düela hitzeman düe, Pauen egin den zerrendaren presentazionean. Beste kudeatze bat proposatzen düe, sindikat güzier batzorde ezbardinetan parte hartzeko ahalak eskentzez. Bestalde, gogorki salatzen düe Departamentüko Laborantsa Kanberaren orai artinoko joka moldea, non ere FDSEA sindikataren interesa baizik ez dela kontütan hartürik. Lürraren zaintzea, gazteen plantatzea eta hazkuntza izanen dira CR kanpainaren ardatz nausiak.
Nolako Laborantsa Biologikoa garatü nahi düen, sail hortan ari diren laborariak gogozkatü dira, Donaixtin egin den Iparraldeko Laborantsa Biologikoaren lehen biltzarrean.
2013ko Laborantsa Kanberaren Haüteskundeen mezperan, "Departementüko Laborantsa Kanberak" kudeatzen düan taldearen azken biltzarra egin dü Pauen. 2013ko aintzin kontüak eta orientabideak bozkatü dütüe eta azken bost urteetako bilana egin. Düala 5 urte finkatürik ziren helbürü haboroenek kausitü düelakoz, botzik agertü da Jean-Mixel Anxolabehere Departamentüko Laborantsa Kanberako lehendakaria. Haatik, 2013an galtzetan izanen diren aitzin kontüak bozkatü dütüe, Kanberako teknikalarien etxekitzea beita lehentarzüna. Bestalde, 2013an orientabideen aldetik, sos lagüntzak eta lürren gaineko legarrak ttipitzen ahal beitira, laborarier da Lürralde Kolektibitateer eskentzen dütüe zerbütxüen garatzea...