XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Departamentüko Laborantsa Kanberako azken deliberoak

2013ko Laborantsa Kanberaren Haüteskundeen mezperan, "Departementüko Laborantsa Kanberak" kudeatzen düan taldearen azken biltzarra egin dü Pauen. 2013ko aintzin kontüak eta orientabideak bozkatü dütüe eta azken bost urteetako bilana egin. Düala 5 urte finkatürik ziren helbürü haboroenek kausitü düelakoz, botzik agertü da Jean-Mixel Anxolabehere Departamentüko Laborantsa Kanberako lehendakaria. Haatik, 2013an galtzetan izanen diren aitzin kontüak bozkatü dütüe, Kanberako teknikalarien etxekitzea beita lehentarzüna. Bestalde, 2013an orientabideen aldetik, sos lagüntzak eta lürren gaineko legarrak ttipitzen ahal beitira, laborarier da Lürralde Kolektibitateer eskentzen dütüe zerbütxüen garatzea...

Entzün Jean-Mixel Anxolabehère Departamentüko Laborantsa Kanberako lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan