Biarnoko Etxe Ekoizpen egile diren lau laborari algarretatü dira, saltegi handi baten zabaltzeko Paue Iparrean den Serres-Castets herrian. Saltegian, beste 45 laborarien ekoizpenak edirenen dira. 400000 euroko inbestizamentüa egin dütüe, 300 metra karratüzko saltegiaren egokitzeko. Lau langile hartüko dütüe saltegiaren ibilarazteko eta laborariek animazioneak segürtatüko dütüe, erosleekin harreman xüxenen ükeiteko. Ekoizle eta partaideen haütatzean, kalitatezko ekoizpener eta gazteer lehentarzüna eman deie. Ekoizpen egileen erdia, 30 urtez peko laborari gazteak dira. Saltegia abentüaren 5ean zabaltüko da.
Entzün Philippe Lalanne xedearen eramailea :
Soinüa telekargatü (esküin klikatüz)