- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3140
FDSEAko ordezkariak Xiberoan
FDSEA laborari sindikataren biltzarratik landa, bi ordezkari berri dütü Xiberoan sindikata honek. Basabürüan, Sébastien Uthurriague Larraineko aüzapez laboraria izentatürik izan da. Ordezkari kargüaz gain, sindikataren bortüko laborantsako batzordearen bürüa da orai. Pettarrako, Idauze-Mendiko Marina Lafitte izentatürik izan da. 2005an plantatü da etxekoen etxaltean. Behi gorriak, artoa eta zerealak ekoizten dütü. Erran deikünaz bere aita zenaren segida hartzen dü sindikalismoan. Sindikatan, Xiberoko laborantsako interesen defentsa date bere egin beharra eta laborari güziekin lan egin beharko dela azpimarratü deikü.
Entzün Marina Lafitte Idauze-Mendiko laborarisa :