APLIko behi ezne ekoizleak beren kexüa plazaratüko düe ürrieta ondarretik aitzina. 2009an izan zen eznearen grebaz geroztik, deüsere ez dela kanbiatü salatzen düe. A kontrari egoera sordeitü da, iragan arramaiatzean prezioak orano apaltü dira, bazkeen prezioak goratüz joan direlarik. APLIko kideen araberan, egoera lazgarria da. Hiru urtez kasik, 400 behi ezne ekoizle eküratü dira departamentüan. Ürrietaren 20an Paueko merkatüala kontsumitzaileen ganat joanen dira, egoera berrien emaiteko eta ondoko neskenegünean ürrietaren 27an eznea ixuriko düe. APLIko kideek, orai danik deia zabaltzen düe, nahi düen jente güzier beren boteilarekin jiteko eznea dohainik ükeiteko gisan.
Entzün Daniel Couhaillat APLIko kidea :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3228