Hebenko esperientziaren jabetü nahiz, korsikar zonbait Urdiñarbeko ardi zentroala eta Xiberoko Botingoala jin dira arramaiatz ondarrean. Trükatze hau LEADER europear programaren barnen sartzen da, helbürüa da korsikako ardi arrazaren hobetzea, jakitez hanko ardiek eta hebenko bürü beltxek ber ezagütgarria düela, biak bortüala joaiten direlakoz. Korsikan artzainen plantatzea heben beno apalago da, lür eta etxe bizitzen prezioek nekezia sorarazten düelakoz. Bestalde, turisma sailak gaztea bereganatzen dü, lan gütiago edo epe llabürez lan egitez sosa aisago irabazten beita. Haatik, artzaingoan eta korsikar ardi arrazarekin lanean ari direnentako helbürüa da, selekzioaren bidez, sormarkaren bidez eta beste tresna egokien bidez, artzaintzaren aisatzia eta agian gazteer gustüaren berriz piztea lan eder honi lotzeko…
Entzün korsikar zonbait hanko ardi arrazaz ardüratzen direnak :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2106