XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Bazken idorarazteko idorgailü xede bat Xiberoan

Xiberoa Herri alkargoak, laborantsako eragile haboroxenak berriki bildü dütü. Xedea da, bazken idorarazteko idorgailü baten eraikitzea eta ikustea egiazki nahikünterik badenez. Erantzüna eman aitzin, lüzernaren ekoizteko baldintzak, idorarazteko moldeak eta idorgailü sistema ezbardinak aipatürik izan dira. Laborariek, CUMAren ordezkarien bidez baieztatü düe galtoari bena haidürü egonez, uste beitzaie haütetsiek egin behar düela lehen ürratsa. Beste eragileak gogoeta hortan jarraikitzeko eta lagüntzeko prest agertü dira eta denak engajatü dira zentzü hortan.

Entzün Bertand d'Hults Herri Alkargoako energia berriztagarrientako teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entün Jean-Bernard Pinque Xiberoko CUMAren parteliant bat : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan