Frantziako laborantxa ministeritzak, Asiako lozerraren kontre, Sufre dioxidoaren erabilpena baimentüa dü, berriz ere. Jadanik baimentüa züan, debekatü aitzin eta hona non berriz ere baimentzen düan. Erlezainek ez düe, Sufre dioxidoa mirakülüzko ekoizpen gisan hartzen. Jadanik entsatü züelarik, bere mügak erakutsi züan. Erabilpena ez da sinple eta jenteentako ekoizpena toxikoa gelditzen da. Sufre dioxidoa baldintza berezietan baliatzen ahalko düe, hortarako formatürik izanen diren jenteek. Mementoko baimena, setemeren 8tik harat 120 egüneko emanik izan da.
Entzün Jüje Arotcharren erlezaina :