XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Xiberoko Axuria koperatiban, Bazkoko merkatüa hona izan da. 10 000 axuri joan dira Parise, Alemania, Belgika, Zuizia edo ere Inglaterrala. Marka, orano usantxa xaharra jarraikitzen dela eta axuria jaten dela Bazkoz ! Ata, sasu atsarrea txarra izan zen, Egüberriz ez zen beste urtetakoa egin, arrazua, Hego Eüskal Herrian eta Espainako merkatüa ez zelakoz izan üsatü bezalakoa krisia zelakoz. Xiberoko 220 laborariek ekarten dütüe beren axuriak kooperatibala. Bazkoz saldu axuriak 3 euro eta 50 zentima kiloa pakatürik izan zaitze…
Peio Quihillalt kooperatifako bürüa :

Ekain ondarrean Frantzian mendiaren besta ospatüko da. Karia hortara, Euskal Mendia Leader programaren baitan, eremü hortako lürraldeek hainbat ekimen edo animazione büiltarazi nahi dütüe, ekainaren 14etarik üztailaren 31ala. Euskal Mendiko ondarrea, aktibitateak, jenteak, ofizioak, jakitateak, ekoizpenak, manera goxo, berezi, eta ardüratsüaz hobeki ezagütarazteko, edozoin motako proposamenak aurkezten ahal dira oraidanik. Deialdi bat zabaltzen düe, leküko egitüra püblikoeri, alkarteeri eta beste eragile güzieri beren proposamenen  egiteko maiatzaren 15a aitzin. 500 eta 1500 euro arteko sos lagüngoak esküalatzen ahal dira xedearen bürüala eramaiteko. Argitarzün güziak, leader.lurraldea.net internet günean biltzen ahal dira.
Sabina Ithurburua animatzailea :

Iragan ostiralean Irabarneko gaztelüan, Departamentüko laborantza ganbarak, etxaldeetan beso eskasa problemetikari, hüilanetik edo ürrünetik, lotürik diren aktore güziak bildü zütüan. Antolazaleek nahi züen, lehen assisa horiek gogoeta zabal baten abiatzea izan ziten eta alde hortarik helbürüak kausitürik izan ziren. Lekükotarzünen bidez edo lan taldeetan jorratürik izan ziren geiak, esperientzien trükatzeko eta informazioen zabaltzeko baliagarri izan ziren. Assisetan, laborarien aldetik üsü informazio eskasa agertü bazen, langileria kudeatzen düen egitüren arteko koordinazio falta, azpimarratürik izan zen. Langileen ikuspüntütik, lanpostüen iraunkortarzün falta aipatürik izan zen. Urte orotako lanaren bermatzeko aktibitateen arteko zübiak eraiki beharko direla erranik izan zen eta laborari-artzain ofizioaren irudia ere hobetü beharko dela. Urte osoan hasi lana jarraiko da, urte ondarreko aterrabideen proposatzeko xedez, helbürüa delarik Leader Euskal Mendia programan, partaide güzien artean egitasmo baten sortzea. 
Jean Michel Ansolabehere Departamentüko laborantza ganbarako bürüa :

Iragan larrazkenean abiatü zen Herriko haragia desmartxa, bide honean da. Jadanik 15 bat haragitegi, salgüne, jatetxe eta ikastetxeek proposatzen düe Herriko behi haragia, eta 300 bat behi hazle desmartxan sartü dira. Hiru hilabetez, hogei bat haragi tona saldürik izan da. Orai beste ürrats bat nahi da egin, behi hazle eta salgüne haboro atzamaitez, promozione azkarragoa egitez, helbürüa delarik 200 tonetara heltzea, desmartxa hein hortarik harat bideragarria beita. Herriko haragia desmartxaren garatzeko artea haundia da oraino, jakinik delarik hebenko behien laurden bat baizik ez dela heben gizentarazirik eta ehorik. Ororen bürü, desmartxaren helbürüa da, behiak etxalteetan gizentaraztez, laborarien errebenioen hobetzea, konsümitzaileer kalitate haundiko haragia eskeintzez. 
Peio Quihillalt Herriko alkarteko bürüa :

Astelehen goizan, laborantzako ministeritzako behi primen partikatze proposamenaren salatzeko, laborariek Hazparne, Donibane Garazi, Olorue eta Mauleko perzepzioneak oküpatü dütüe. Orotara 200 ziren eta Maulen, ELB sindikatak deitü züan alkarretaratzean, 70 laborariek eta behi batek parte hartü düe. Sindikatak, 15 behiz petikakoeri behi primen ez emaitea ez dü honartzen. Audela eta oraino sordeiago, 0,8 prodüktibitate indizeak laborari hanitx baztertüko düala ere gehitzen dü. Aste hontan Parisen negoziazioak jarraikiko dira, ELBk mobilizatürik egoitea galdegiten dü. 
Dorothée Nabarra ELBko ordezkaria :