Laborantzako lürrak lan tresna egon ditezen borrokatzen dü Lurzaindiak, 2013an sortü zen GFAM egitüraren segida hartzez. Bi urtez kasü ezbardinetan eskü hartü dü, Safer-ari dei eginez sal prezioa zuzena izan dadin segürtatzeko. Xiberoan bi kasü jorratü dütü 2014an. Bietarik bata izan da Lakarrin Marie-Claire Leurgorriren etxaltean. Lürzaindiari esker lürrak laborantzarako izan ditezen segürtatü da. Marie Claire Leurgorrik alokaidatzen zütüan 8 hektare eterdi salgei beitziren, erosteko lehentarzünaren begiratzeko aüzitan ezaririk izan zen afera eta azkenik Lürzaindiak negoziatürik eta jabeekin adostürik, bere eskü gelditü dira lürrak.
Marie Claire Leurgorri :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2042