Segürtantxa soziala züzenago eta alkarkideago baten aldarrikatzeko bildü dira ELB eta Biarnoko Confédèration Paysanne sindikateko berrogei bat laborari, Paueko MSA - Laborantsako Segürtantxa Sozialako egoitzaren aitzinean. Bi sindikaten araberan, laborari ttipi hanitxek geroago eta nekezi handiagoak dütüe beren kargü sozialen pakatzeko. Haietarik zonbait ere, auzitan ezarririk izan dira ez beitütüe kargüak pakatzen ahal. Bi sindikatek prozedüren eküratzea galtatzen düe. Kargüen kalkülatzeko moldea berriz ikusirik izan dadin eskatzen düe. Hortakoz depütatü eta senatürer hersatüko dira ondoko asteetan, hurak beitira lege egileak. Bestalde, bi sindikatek laborarier dei bat lüzatzen düe, jünta ditian beren ekintzari.
Entzün Marie-Claire Leurgorry ELBko kidea :