Ipar Euskal Herrian, Sagarondoaren üngürüan lan haundia eramaiten dü azken 25 urteetan Sagartzea alkarteak, mota zaharrak beresküalatzez eta formakuntzak eskeintzez. Azken 15 urteetan 700 bat sagarondo lantatürik izan dira eta üdürriala geroz eta jente haboro interesatürik agertzen da ekoizpena hortaz. 2014an 387 tona sagar iragan dira Eztigar kooperatifatik. Erdiarekin sagar jusa, eta sagardoa egin da eta beste erdia Hego Euskal Herrian eta Korzikan saldürik izan da. Garapen perspektiba ederrak agertzen dira eta sormarka baten sortzeko gogoeta ere zabaltzen ari da. Sagarondoen lantatzeko sasoina beita Sagartzea alkarteak sagarondoak saltzen dütüala oritarazten deizüegü eta formakuntza egünaldi bat ere proposatzen dü otsailaren 14ean. Goizan Donaixtin eta arrestitan Itsasun. Bi proposamen horietaz xehetarzünen ükaiteko edo izenen emaiteko deit 06 10 12 81 76.
Pantxika Maitia :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2110