Nouste Ekilili kooperatifa, koltza eta ekililiekilan eginik olio ekoizpena Ipar Euskal Herrian garatzen ari da. Kooperatifa jadanik düala lau urte sortü zen eta hamabost kide dütü egünko egünean. Kooperatifako kideek, berogei ta hamar hektare koltza eta ekilili lantatü zütüen iragan urtean. Hortarik berogei mila pinta olio eta ehün ta hamar tona turto ekoiztü dütüe. Orai artino olioa, gehien bat itsasontzi eta kamionentako egartzen bazen, geroz eta haboro janarientako olioaren merkatüan sartü nahi dü kooperatifak. Iniziatiba horren hobeki ezagütarazteko, formakuntza egünaldi bat proposatzen dü EHLGanbarak, otsailaren 2an astelehenarekin. Alorrak nola eraman, turtoa nola sartü kabalen errazioan, eta olioa nola ekoiztü aipatüko da besteak beste. Goizan Burgue-Erreitin eta arrestiritan Gabadin, bi etxalteetan eginen da formakuntza eta bietarik batean olioa ekoizteko atelierraren bijita eginen da. Izenak eman behar dira lehen bai lehen deitzez EHLGanbarara.
Jean Jacques Prebende kooperatifako presidenta :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2047