Xiberoko Mendi botingoa edo sindikatak egiten düan lana positiboki baloratzen düe, sindikataren eremüan mendia erabilten düen artzain laborariek, eta mendiaren kudeaketa lan hortan, lehentarzünez jarraik dezala agertarazi düe, berriki egin den inkestaz.
David Tourreuil botingoako züzendaria :
Mendi Botingoak, Laborantzako Politika Bateratüaren erreformako, mendiko ekonomia süstatzeko neurri berrien aplikatü aitzin, erabiltzaileen ikusmoldea bildü nahi izan dü. Huraren banaketa, bideen entretenioa, edo belarraren kalitatearen bermatzeko, botingoak egiten dütüen oinarrizko egin beharretan lan egin behar düala lehentarzünez azpimarratü düe. Laborantzaren promozionean botingoa inplikatü behar denez aldiz, ez düe argi ikusten eta baietz arrapostü düelarik, zer maneraz ez dira heltü zehaztea. Hebentik aitzina, inkesta hortan bermatüko da Xiberoko Mendi sindikata bere lan ardatzen finkatzeko.