Xiberoko Axuria kooperatifak, 2013an, ardi ala behi haragi sailetan aktibitate hein hona etxeki dü. 50000 axuri eta ardi eho eta saldü dütüe eta 1000ko bat behi eta xahal. Kabalen kopürüa ber heinean egoiten da bena halaere emeki emeki laborari partaideak gütitzen dira. Prezioak amiñi bat aphaldü dira ardi eta axurietan, behikian aldiz merkatüa builta honean izatez honak izan dira. Bi xede nausi dütü kooperatifak orai, alde batetik, sasoian axurien biribilkatzeko güne baten antolatzea Zalgizen eta Mauleko ehotegian, bere egoitza eta lan tresnen berritzea. Axuria kooperatifak, 350 kide dütü eta 11 langile.
Peio Quihillalt kooperatifaren presidenta :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2024