Ossau Irati sormarka, sekülan baino gehiago, ardi ezne ekoizleen karta nausi bezala agertzen da. Ardi esnedünen saila orohar osagarri honean dela erran daiteke, ekoizleen kopürüa hein honean egoiten da, gazna ekoizpena goratzen da beti emeki emeki eta salmenta ehüneko bostez garatü zen 2013an. Iragan ostiralean Irabarnen egin zen biltzar nausian, azken urteetan jorratürik izan zen ildoan jarraikitzeko nahiküntea beretsirik izan zen. Sormarkako gaznaren promozionea segitzen da, telebixtan eta interneten kanpaña berri bat hasi berri da, eta kalitatearen hobetzeko ikerketak eginen dira. Mendi aldeko ekoizleak süstatzez, hebenko hazkuntza eta ekoizpenaren berezitarzüna etxeki behar dela azpimarratü deikü Francis Poineau sindikatako presidentak, mendiari lotürik beita ekoizpenaren nortarzüna.
Francis Poineau sindikatako presidenta :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2006