6711 hektare lantürik dira laborantxa biologikoan Pirineo Altantikoetan, laborantxako lürren ehüneko 2,1a. Zenbaki honeki, departamentüa azken leküan kokatürik da Akitania mailan. Akitaniak 60 367 hektarekin ez dü espantorik Frantzia mailan 7. leküan edireiten beita. Hala izanik ere, Thomas Erguy Biharko Lurraren Alkarteko kideak zenbakien irakurketa baikorra egiten dü, lehenik düala hogei urte zerotan beitzen eta bestetik, lagüntzekin instalatzen diren laborarien ehüneko 20a biologikoan instalatzen beita orai. Lürrik gabekoetan aldiz, erdia biologikoan instalatzen da. Gazteek, geroz eta haboro, sail hortan abiatzeko nahikuntea erakusten düela azpimarratü deikü. Laborantzako ikastetxeetan orai, laborantxa biologikoa zer den erakasteko behartürik izanen beitira, garapena hortik jinen dela esperantxa dü.
Thomas Erguy Biharko Lürraren alkarteko kidea :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1950