XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ossau Irati sor markak egonaldi bat antolatzen dü setemearen 15an enzilajea baztertzeko ardien janariatik jeiste denboran. 2018 urtarrila ondarretik goiti debekatürik date ensilajearen emaitea sor markan egoiteko. Horrentako enzilajea ützi düen etxalteen bisita zonbait antolatzen dütü. Bihar Ospitale Peko Baguegui etxaldean bada hitz ordüa. Goizeko 9ak30tarik goiti. Bernadette Irigoien, Ossau Iratiko teknikalariak erraiten deikün bezala :

Eroimendi gabe, Larrane kantü kantüan da Arretako olha. Han lehentze aurten da artzain Xiberoko gazte bat Benoit Tauzin. Parada harekin jüntatzea bere lanaren aipatzeko, ikasteko, egün'oroztako arrünküraren aipatzeko eta.....ebilteko!!!

Bidaje goxoa eta batzarri hona üken dütügü han. egün oroz osto bat iganaraziko dügü goizanko 9-10 eta arrestiko 6-7 partean.

Lehen ostoa:


Bigerren ostoa:

hirugerren ostoa:

laugerren ostoa:

bostgerrenostoa:

seigerren ostoa:

zazpigerren ostoa:

zortzigerren ostoa:

bederatzügerren eta zken ostoa:

Emeki emeki Bürü Beltza alkarteak, Manex bürü beltz ardi arrazaren salbatzeko abiatü züan lana aitzinatzen ari da.
Azken hiru urteetan, Urdiñarbeko ardi zentroarekin, arraza hontako ahari gazteak selekzionatü dütüe eta ardiak inzimanatü.
Laster lan horren emaitzak ükanen dütüe eta esperantxa düe ardiek ezne kantitate haboroxe emanen düela.
Bestalde, lan batzorde bat ere sortü düe, üdan artzaingoan ari diren langileak, negüan gure eskualdean egoiten lagüntzeko, ideia delarik urte batetik besteala langileen begiratzea.
Azkenik gogoeta bat ere abiatürik da Xiberoko Sindikatarekin, larrazkenean bortüaren besta baten antolatzeko.
Ximun Luku manex bürü beltz alkarteko presidenta:



Hebenko ardi arrazen hobetzeko bidean, “Genomika”-ren erabiltera orozbat baieztatürik izan da iragan ostiralean egin den Urdiñarbeko ardi zentroaren blitzar nausian.
Teknika berri horrek, selekzionearen egiteko manerak bai eta ere pentsatzeko manerak kanbiatüko dütü.
Orai artino egin den bezala, gaüzak kolektiboki eramanik izanen dira.
Jean Michel Bide presidentak, bere kargüa üzten züala jakinarazi dü biltzarrean, erran deikünaz, botzik egin bideaz.
Osagarri honean üzten dü, hebenko ardi arrazak salbatü dütüan Ardi zentroa tresna.
Jean Michel Bide:

FCO, Fièvre Catharale Ovine, hemen Mihi Urdiña izenez ezagütürik den eritarzüna hedatzen ari da azkarki. Frantzia lürraldearen hiru laurdenak hunkirik da jadanik, eta iragan asteaz geroztik Pirineoak ere, « arrautürik eremüan » sartürik izan dira, hots gure departamentüan ere hortan da orai.
Ondorioz Italia edo Españala joaiten diren kabalak txertatürik izan beharko dira bortxan.
Estadoak txertoen kostea bere gain hartüko dü, bena marexalaren lana hazleen gain dateke.
Mementoko bortükatzen diren ardi eta behientzat ez da erabarik izan zertaz behartürik izanen diren hazleak, horren berri emanen dü prefektürak ondoko egünetan.
Nicolas Lekarrotz: