XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Lurzaindiaren alte egünaldia Ozazen

Bigerren aldikoz, Ozazeko patxoki alkarteak Lür zaindia alkarteari ekarriko deio bere süstengüa. Iragan urtean hasi zen bere süstengiaren ekarten, Ainarben saltzeko zen etxalte baten kari. Aurten ber ürratsari jerraikiz, berriz ere lagüntza ekarten deio. Aldi hontan Arrokigan lür zonbaiten erosteko xedea beitüe . Azaroaren 11a hontan da egüna finkatürik. Hitzordüa egüerdiko emana da bazkari batentako. Arrestiko lauetan aldiz, filma dokümental bat date hedatürik “La terre vaut de l’or “ deitzen dena, Creuse eskualdeko laborari zonbaiten borroka dü aipatzen. Ülüntzeko 7etarik goiti aldiz, kontzertüak dirate, Tefalo, Ozabri eta Xiberoots ekin. DJ Flopek gaüaldia ürrentüko dü. Bazkariaren parte hartzeko, hobe izenen emaitea deitüz: 06 78 87 09 35 Alkarteko Joel Arla :

Urzoetaz gaüaldi ejer bat igaran da Urdinarben

Gaüaldi aberatsa iragan da Urdinarben ; saretegietako hiztegia, ihiztekako xokoen izenak edo ere txorienak aipatürik izan dira ; agertü da jakitate bat badela eta eüskararen aldetik izigarri aberatsa dela! Jentea gozatü da ; lehenik Mixel Chilope-en entzütez, saretegietako tresneneriaren erakustaldia egin düalarik, gero Jean Paul Urcun-ek migrazioaz xehetarzünak eman dütü eta Xarles Bidegain-ek aldiz leküen izenak edo ere txorienak. Prefosta, aipatü da nolaz ürzoak ez ziren haboro Xiberotik igaiten eta Chilope eta Urcun-en ustez, Iratiko aidekagietan sobera tirokatürik izan dira. Jean Paul Urcun :


Xarles Bidegain :

Mixel Etxekopar eta Jean Michel Bedaxagar :
Ürzoetaz gaüaldi bat bada ostirale hontan

Saretegiak, Napale eta ürzo solas badate ostirale arrats hontan Urdiñarben. Ülüntzeko seietan hasiko da ürzoaren mündüaz mintzo datekean gaüaldia. Napaleko saretegietako argazki andana bat ikusgei dirate ostatüaren ondoko gelan, Mixel Xilopek aipatüko düalarik teknika honen hiztegia, Xarles Videgain Euskalzainak bere ekarpena ere eginen düalarik. Txorien zaintzaleen alkarteko Jean Paul Urcunek txorien harakonakatze edo migrazioneaz mintzatüko da, eta azkenik, nahi düanak ürzo edo baratzeki jaten ahal düke herriko ostatüan; hortarako, haatik, izenak eman behar dira 06 73 24 20 81 telefona zonbakian. Ürzoen üngürüko gaüaldia, ostirale arrats hontan 6etarik goiti, Urdiñarbeko Bil Xokoan. Leonie Bedaxagar eta Mixel Xilope:

72 000 euro Eskanda etxaltearen erosteko!

Arrokiagako « Eskanda » etxaltearen erosteko, Lurzaindia alkarteak sos-biltze kanpaina bat abiarazten dü, urte ondarreko, 72.000 euroren biltzeko xedearekin. Orotara, 26 hektarea lür, ahünztegia eta gaztantegiaren erostearekin, Anne Lavisen lana salbatüko da. 2006tik etxalte hortan delarik, 50 ahüntz hazten dütü eta 13.000 esne pintarekin gaznak eta eznakiak ekoizten dütü. Walloniatik Eüskal Herriala jin ondoan, badü 10 urte etxalte hortan lan egiten düala. Oraidanik parteak erosten ahal dira 20 eurotik goiti, xekak igortez helbide hontara: Lurzaindia Haize berri 64120 Izura edo ere internetez. Kanpaina honen süstengatzeko ,animazioneak ere izanen dira, lehen hitzordüa azaroaren 11an datekealarik, Ozazen. Egün berezi bat antolatürik da bazkari, filma eta kontzertü batekin. Lurzaindiako Marie Claire Leurgorri ::


Anne Lavis laborari anderea :
Azkorriaren larrazkeneko feira bihar!

Jadanik hamabigerren ezne-biltze sasua abiatüko da laster Muskildiko Azkorria laborari gaznakagian. Artean, gazna erosleen eta süstengazaleen eskertzeko gisan, feira bat antolatzen da neskenegün hontan, ürrietaren 28an. Kalitatezko gazna hau kartieleko jenteer ere proposatü nahi düe eta hortarako urtean berritan gaznak prezio apaletan saltzen dütüe Bazkoz eta, arre,n Domesantorez. “Lür bat, talde bat, gazna bat” mezüarekin, 17 laborariren artean altxatü zen gaznakagia eta 10 urteren bürüan bere leküa egin dü eta segürtatzen ari da. Güti gora behera, 460.000 ezne butilla biltzen dütüe sasuan eta gazna haboroxeenak saltzen dira Akitania esküaldetik Bordelera artino, bai eta Tolosako salgüne handietan ere. Salmentaren %5a, aldiz, Hego Eüskal Herrian egiten da. Egünko egünean, 16 laborari partxuer dira eta 7 lanpostü bada gaznakagian. Jean Claude Barreix :