XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Axurkako sasu bete-betean gira laborai haboxieak !!

Denboraldi hori hein bat gaitz da, goiz-goizetik arratseala artino ari behar beita. Garraibiko ‘Argintxola’ laborari gazte bati hüllantü gitzaio. Honek 300 bat biarnes arrazako ardi saldo bat badü, eta honekin bortüka egiten dü üdan. Arño Iratzabal Argintxol :

Mauleko kabale ehogiako auzia gibelatürik

Mauleko kabale ehogiaren auzia ez da iraganen asteazken hontan, langilen abokatak galteginik, gibeltürik izan beita. Kabale ehogiako züzendari ohia eta 4 langile deitürik ziren Paueko auzitegiala kabaleen gaizki tratatzeaz salatze baten ondotik. 2016ko martxoan, L214 izena düan alkarteak, Mauleko kabale ehogian grabatürik izan zen bideo bat zabaltü züan. Honen ondorioz, kabale ehogia, 2 hilabetez zerratürik baratü zen. Auzitegiak aküsatzen du leheneko züzendaria, jentearen trunpatzeaz eta hortarako 2 urterentako presontegi gaztigüa arriskatzen dü, bai eta 37.500 euroko berbala ere. Bestalde, kabalen gaixki tratatzearengatik, sos-gaztigüak arriskatzen dütüe langileek. Antoine Tugas langileen abokataren arrenküra nausia da langileen egoera, memento gogorrak bizitü dütüelakoz. Aldiz, Thierry Sagardoyto, Pirenioetako kabaleen defentsako abokataren ustez, bada lege zorrotz bat eta ez da jarraikirik izan. Auziarentako egün xüxenik ez bada emanik izan, martxo urrentzean izaten ahal dela aipatzen da. Antoine Tugas langileen abokata: Thierry Sagardoyto kabaleen eskubideen alkarteko abokata :

Frederic Larranaga, Kako etxaltekoa

Lurzaindia alkartea Arrokiagako etxalte baten erosteko kanpaina berri bat egiten ari denez, aste ondar hontan süstengü egünaldi bat igaran da, Ozazen. Bazkarian jente izan da, filmak eztabada sortu dü eta kontzertüek arrakasta üken düe. Egün horrez baliatü gira bere etxaltearen erosteko gisan lagüntürik izan den laborari baten ezagütza egiteko. ‘Lurzaindia' beno lehen GFA izeneko alkarte bat bazen eta 2008an laguntu züan Frederic Larrañaga plantatzen Ainharbeko ‘Kakoa' etxaltean. Plantatze hartarik abantxü 10 urte igaranik, etxalte honen berri hartu dügü. Frederic Larrañaga, 'Kakoa' etxaltekoa :

Kiwi sasu betean gira !!

Orai da früta hau haboroenik sukratürik eta hoberena. Bitaminaz beterik, früta honek arrakasta geroago eta handiagoa dü, jakitez iranja beno aberatsagoa dela alde hortarik. Xiberoan ere kiwi alorrak badira. Badira biga Pettarran eta beste bat Basabürüan, Lexantzün. Han karru gütixeago da eta ontsa da kiwiaren jinarazteko. Hortarako, Libilbehety familia ekoizte hortan abiatü zen, düala 30 urte. Marie Claire Libilbehety :

Etxebarreko etxalte bat joanarazle baten haidürü da!!

Xiberoa-Herri Alkargoak 2016an, Etxebarreko ‘Hollia’ laborari etxaltea erosi ondoan, ‘Trebatu' izeneko alkarteak dü orai hor laborantxan plantatze esprabü bat joanarazten. Urte batez, laborantxan lan egiten ahal dateke etxalde horren lürretan, lürrak eta bekanikak perestatürik izanen beizaitzo haütatürik izanen denari. Ondotik, nahi badü, eta ontsa joanarazten badü afera, jarraikitzen ahal düke orozbakoz. Baldintza hanitx badira prefosta, eta horien artean Xiberoko laborari talde batekbere lagüngoa ekarriko dü, beharra balin bada ja. Antoladüra süerte hori Frantzia osoan proposatzen da Reneta izeneko sarean sartzen beita. Eüskal Herrian berean, holako bost egingei plantatü dira jadanik, horien artean bigerren bat Xiberoan, hots Sarrikotapean plantatürik diren bi baratzezainekila. Alex-Anne Thomas ‘Trebatu' alkarteko langilea: