Idoki, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Alkarteak, antolatzen dü etxe markatü bat Urdiñarben setemearen 14an, Patrick Loustau en etxaltean . Egünaren helbürüa da erakustea mozkinak nuntik jiten diren eta laborariak zer lekütan lan egiten düan. 93 etxalte dira idoki-en 17 mozkin esberdinekin, hazkuntza balinbada gehiengoan geroago eta haboro bada baratzeki, fruitü txipi, esneki edo ere senda belhar. Urdiñarbeko Ahetzetxegoihenea etxaltean hitzordüa emanik da, seteme 14an, goizeko 10etarik arrestiriko 2ak arte ; etxe merkatüarekin hasiko da egünaldia etxe ekoizle eta artegintzako eskülan- egileekin, etxaltearen bijita eginen da eta bazkari bat ere izanen da 200 bat jenteentzat etxalteko mozkinekin . Izenak eman behar dira bazkariarentzat, telefona hontarat : Patricq 06 89 85 70 70 edo Nicole 06 19 38 59 65. Patrick Lousteau:

- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1661