XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

« Algarrekin, goxoki bere adinean, goxoki bere lürraldean”

Hau da aurtenko aste urdineko lema. Düala 70 urte orai aste urdina ospatzen dela gure adinekoen lanak eta nekeziak ohitarazteko.

Aurten Collectif souletin alkarteak, Goxoki bizitzeko alkarteak eta osasun poloak boti animazione bat proposatzen deizüe neskenegün goizan.

Xehetarzünak Miren Juzan Collectif souletin alkarteko langilearekilan :

Previous Next

PMI-a, haur eta amen babesa lagüntzen düan departamentüko egitüra da. Mauleko bülegoa leheneko geltokian plantatürik da.

Haurren zaintza segürtatzen dü alde batetik, osagarri mailan edo bortizkerietaz hürrüntzeko. 119 zenbakialat deitü behar da halakorik agitzen baldin bada.

Eta bestalde, prebentzionea egiten da ere bai aitetama berrier aholküen emaitez.

Bedezi berri batek kontsültak proposatzen dütü astean behin Maulen, haurren segipena eta garapenaentako. Eta ostirale goizetan haur eta aitetama talde bat alkartzen da PMIko egoitzan animazale batekin, memento goxo baten partekatzeko.

Haur hartatzaile den Maritxu Negeloua :

Previous Next

Urteko lehen sozial emankizünean Leonie Aguergarray-ren kümita Jean Louis Davant zen.

Ohitarazteko Sozial emankizüna, hilabeteko azken ostiralean, goizanko 10orenetan.

Abdel Kader eta Aljerriako gerla zütüen aipageiak, heben entzuüngei:

Kütxa bat tzilintzautürik direnen lagüntzeko!

15 bat jente bildü dira Mauleko herriko etxearen kantean osagarri pass-aren kontre agertzeko.

Horietan, beren ofizioaz txilintxautürik izan diren Mauleko ospitaleko langileak agertü dira. Orotarat 10 langilek beren hilabete saria ez düe haboro honkitzen.

Alkartarzün kütxak pausatürik izanen dira saltegi zonbaitetan langile horien süstengatzeko gisan.

 

Hortaz eztabaidatzeko parada emanik da beraz, neskenegün goiz oroz, 11orenetan, Mauleko herriko etxe kantean.

Hanko parte harzaleer mikroa lüzatü zaüe: 

Previous Next

CAFaren iniziatiban parte hartzen düe hainbat alkarteek.

Xiberoan Collectif souletinek, Bil ta Garbi, l'outil en main, les 4 saisons, Goxama, departamentüa eta Talika haurzaintegiak antolatü egunaldilat kümit zide.

Sagar jusa egiten ikasten ahalko düzie, joküetan parte hartzen ahalko düzüe, Tokia konpaniaren antzerki tailerrat joan...

Xehetarzün güziak bildü dütügü Miren Juzan Collectif souletineko langilearekilan :