XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Egüberri hüillantzen ari da eta urte oroz bezala, Haurra alkarteak merke saltzea antolatzen dü. Bigerren esküko txostagailü, haurzaingoako tresna, eta librüak erosten ahalko dütützüe.

Hitzordüa, azaroaren 13 an, Mauleko parropiako gelan. 8ak45 etarik arrestiko 4ak30 tarat.

Aldiz, haboro baliatzen ez dütützüen eta estatü honean diren txostagailüak saltzen ahal dütützüe ere. Horien pausatzeko hitzordüa ostiralean, goizeko 9 orenetarik, arrestiko 7 orenetarat.

Osagari passa beharrezkoa date.

Haurra alkarteko Michelle Ayçaguer:

Previous Next

Setemetik Mauleko ospitaleko 8 langilek lanetik tzilintzautürik jarraikitzen düe.

Zentako?

Nola bizi dira?

Zentako ez düe pikotatzea honartzen??

Oro argitzen deiküe:

Dagün junta dadün ostegünean Mauleko ospitale sargian arrestiriko 3etan.

Previous Next

Xiberoko gaztek kültürraren üngürüko xeden beharra badüe !

Bena ere bai karreiü haboro Xiberoan gainti kurritzeko, alojamentüen atzamaiteko nekeziak, formakuntza beharra….

Hori da elkitzen Azia alkarteak egin düan inkestatik.

Bettan Jonnet Larraintarrak BTS DATR (developpement , animation des territoires ruraux ) formakuntza denboran dü lan hori eraman.

Inkesta horren helbürüa gazten beharrak zoin ziren jakitea zen. Covid pausatik landa xede berri zonbaiten plantatzeko Azian eta gazte berri jinarazteko.

 Bettan Jonnet eta Laure Etxeberriborde aziako langilea:

Previous Next

Asteazkena gabe izenak eman behar dira Altzaiko pala lehiakan parte hartzeko!!

Bena gela handitü eta arraberritüa beste maneraz ere erabilirik da...

Horiek oro aipatzen deizkü Allande Garicoitz'ek:

Izenaren emaiteko deit Allande 06.43.64.54.06 zenbakialat.

Previous Next

Osagarri saileko langileak heroi izatetik "ez deus ere" bilakatürik dira, edo osagarri baimen edo 'pass' delakoa onhartü ez düenak phürü!

Beren lanetik baztertürik, hilabete saria elkirik, beren egoeraren berri emaiteko agertzen dira karriketan.

Horiengana joan gira: