XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

düala 20 urte AZF-en zapartaketa agitü zen Tolosan!

Düala 20 urte egün (asteartea) Tolosan zen AZF izeneko üzinan zapartaketa handi bat izan zen.

3000 zauritü eta 31 hil orotarat, eta horien artean euskaldun bat ere Arrosakoa zena

Jendartea azkarki markatü züan istripü industriala izan zen

Tolosan euskaldun presentzia azkarra bada, euskal etxe batekn eta euskaldun hanitx ikasketentako edo lanarentako harat joan beitira

Ondoko berrietan Gilen Iriart han bizi dena eta AZF-en istripua ezagütü düana entzünen dügü.

azkarki markatürik baratzen da

Gilen Iriart: 

Sexualitateaz mintzatzeko Planning Familiala bada

Sexualitatearen üngürüan diren galto oroentako, beha güne bat proposatzen dü Planning Familial-ak. Maulen permanentziak badütü 1995etik eta Mediateka kantüan dü bere egoitza. Gazteetarik partitzez, edonoreri informazionea emaiteko hor dira 2 langile. Jakitez han erranen direnak oro kuxelüzkoak  (konfidentzialak) direla. Asteazkenoroz  2 etarik arrestiko 4ak 30tara zabalik da edo ere deitzen ahal da hitz ordüen hartzeko 07 71 86 89 89 telefono zenbakiala.
Alkarte honen ezagutzaren egiteko Camille Bernard eta Mathilde Plais langileak :

10 langile tzilintzau ala lanetik baztertürik Mauleko ospitalean !

10 langile tzilintzau ala lanetik baztertürik Mauleko ospitalean !

Atzoz geroztik segürtarzün ezkibüa edo pass-a ez direnek ez düe haboro ospitaletan lan egiten ahal.

Mauleko ospitalean 160 langile badira eta horietarik hamarrek ez düe pikotatzea hunhartü, hotx 100ko 6k.

Ondorioz tzilintzau dira.

Arrestiri huntan langilen parte bat Paueko passaren kuntre den manifestaldilat joiten dira

Jerome Etchemaité langileriaren ordezkaria: 

 

Mauleko ospitaleak bere ogüz jarraiki behar lüke !

Mauleko ospitaleak bere ogüz jarraiki behar lüke !

2013az geroztik Olorueko ospitaleari lotürik dira eta ber züzendaria düe.

Horrek egünoroztakoan arrenküra handiak ekarten zütüala bai lanaren aldetik bena ere finantzen aldetik errepikatü düe barda antolatü düen prentsaitzinekoan.

Zaintzeko kuntseilüak behezteko deliberoa hartü züan maiatzean, eta geroztik langilek ere horren alte bozkatü düe.

Horren ondotik ARS osagarri agentziak egin dütüan mehatxüak salatü dütüe Mauleko merak, Christian de Gaye bedeziak eta langileriaren ordezkariek.

Erakusteko ez düela zeditüko eta azken indar baten emaiteko petizione bat abiarazi düe herritarrek ere beren süstengüa ekar dezen.

Han artean, Mauleko ospitaleak epe batetako (interim) züzendari bat ükenen dü hilabete huntan eta dena untsa bürützen bada züzendari berri bat urtarilan.

Christian de Gaye bedezia:

Gotaineko sala freskatürik izan da

860 00 euro eta bi urte Gotaineko kirol eta alkarten salaren berritzeko !

Düala 50 urte eraikirik, hatsarrean kantaldi egiteko, Gotaineko eskübalu salaren berritze lanak ürrentürik dira.

Herriko alkarte ororen egünoroztakoaren aijatzeko eta herriaren biziarazten jarraikitzeko dütüe lanak egin.

Neskenegünean estrenaldia egin da sos emaileekin, besteak beste Max Brisson eta Frédérique Espagnac senatariak, Andde St Marie Esküaldeko haütetsia, Pepela Mirande departamentüko haütetsia eta bai eta ere Xiberoko poloko haütetsiak.

 

Bernard Lougarot Gotaineko mera: