Idauze Mendin plantatürik da Evelyne Méau natüropata. Elikatzeko manera edo lantareen erabilpenean aholküak emaiten dütü.
Indüstriako janariak sortzen ahal dütüen eritarzünak geroz eta haboro agertzen direla azpimarratü deikü : jaten dügüna gure osagarriaren zaintzeko lehen ürratsa da harentako.
Eritarzünak sortzen dütüan sintomoak gorde ordez, horien ütürria txerkatzen eta zaintzen da natüropatian.
Besta ondoko horietan, erromero infüsioneen egitea proposatzen deikü Evelyne Méau natüropatak gibelaren xahatzeko.
Gaüaz tisana bat prestatzen ahal da, edo goizean zitru jüsa hur epelean edan genezake ere bai.
Pentsamoldea zaintzen dela ere bai azpimarratü dü, hortarako hoberena telebistaren itzaltzea delarik !
Evelyne Méau :