XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Eüskal pastek arrakasta badüe !

2019an Irabarnen Daniel Barreix pasta ekoizten hasi zen. Hatsarrean eskola eta ostatüentako hasi bazen, orai Ipar Eüskal Herriko supermerkatü eta saltegi ttipietan bere pastak atzamaiten ahal dütützüe !

Bere enpresa presentatzen deikü Daniel Barreix-ek :

Bere lana hobeki ikusteko bere webgüneat hüllantzen ahal zide !

Previous Next

Astelehenean Su prefetak antolatürik Oluren bildü dira Holzarteko zübüaren aipatzeko. Han kümit ziren, departamentüko kontseilüa , Larraineko herria, xiberoko bortü zindikata eta herri alkargoa.

Zübüaren berritze lanen planak presentatü deitze. Aldiz sendetaz  ez da erabakirik izan.

Zübüaren berritze lanak eginik ere, bere küdeaketak eztabaida ekarten dü. Xüxenago ez dadin jente sobera izan eta nola nahi erabilirik izan. Zonbaitek pentsatzen badüe komünikazionearekin kausitüko düela, Larraineko herriko etxearen arabera sartzeak mügatü behar litzateke.

Larraineko mera den Jean-Do Iriart:

Previous Next

Lüzaz eküatürik izan ondotik, Xiberoko bidearen arra berritzea ürrentü gei da !

Ohitaraz dezagün Atharratzetik Xarrikota arte lüzatzen dela Xiberoko bidea. Bena Bildoze eta Ezpeize arteko buxiak eztabaidak sortü zütian. Puxka hori ez zen egin.

Leheneko treinbidetik iganarazi nahi zen bidea, eta üngüamenaz axolatzen diren ikerketek bidearen ezeztatzea ekarri züan.

 

Orai Hautetsiek Bildoze eta Ezpeize arteko bidea arra berritzea erabaki düe kanbiamenen ekartez.

4 urteko lanak izan beharko dira, eta kostüa 5 edo 6 miliukoa izanen da güti gora behera.

Herritarrer xedea aurkeztüko düe dagün hilabetean Omize eta Espeizeko herriko etxeetan.

 Jean-Pierre Mirande, departamentüko ordezkaria :

Previous Next

Ibilbide edo orientazionearen aldetik besteak beno aintzinatiagoak ümen gira xiberoan.

Igaran astean ikasketen haütatzeaz mintzaldi bat antolatürik zen Angelun. Akitania Berria esküaldeak Iparraldeko Garapen kontseilüari galtegin beiteio esperimentazione bat abiatzea hortaz.

Hortako mintzaldian, Instituzione/Erakunde ezbardinetako ordezkarietaz gain Azia alkarteko Laure Etcheberriborde bazen ere bai.

Denak harritürik izan dira nola xiberoko gazteak plantatü diren “Lanbideen gidalibürüa” lantzeko.

 

Oraikoan abiatzen da PNR-aren eztabada

Xiberoko abertzale zentzibilitateko haütetsiek antolatü « eüskal bortüaz » mintzaldian, PNR-a da nausiki aipatü.

Hor ziren lau hizlarien aldetik senditü da xede horren süstengatzeko eta builtatzeko nahia.

Püblikan aldetik, partekatürikago zen, galdoekin senditü beita lotsa bat.

Egünoroztako bortüaren erabilzaleek debekü hanitxen lotsa agerrarazi düe

 

Püblikaren oharrak eta Xabi Elgart abtolazale baten bildüma: