XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Iragan ostegünean Xiberoko komertsanten batzordearen biltzar nausia zen. Xibero osotik horra diren 80 komertsant dira orotarat.

Animazioneak proposatzen dütüe urtearen kurtsean, jenten leküko saltegietarat jinarazteko, bena bai eta ere lürraldearen biziarazteko.
2020 urtean zozketak antolatü dütüe : aiten bestako lili buket baten irabazarazteko, amen bestako xanpaina butilla bat, egüberriz berriz Xiberoko magasietan erabilten ahal diren xekak irabazarazi dütüe. Bizar xuri ere iganarazi züen Maule eta Atharratzeko karriketan.

Mauleko san frantseseko zübüaren bi zentzütan arrezarteaz, kexü dira Mauleko komertsantak. Salhatzen düe meriak ez düala haien abisa kuntütan hartü.

Union Commerciale-ko bürüa den Peio Queheille: 

Previous Next

Olivier Camy-Sarthy Idauzen den zalditegiko jabea da baita Miarritzeko zalditegiko züzendaria ere.

Xede berri bat badü : « Zamaia ».

Zalditegiaren parean den lehenko Chamalbiden segagia erosi dü. Han 250m2 ko gela bat sortü nahi dü ezkontzen edo seminarioen egiteko baliatzen ahalko dena ; Kantean, beste sala batetan, bodega bat sortü nahi dü.

 

Olivier Camy-Sarthyk xehetarzünak emaiten deizkü :

 

Euskal moneta Xiberoan errotü nahian!!

2.5 milioekilan, Europako leküko moneta indartsüena bada Iparralde hontako Eusko edo Euskal moneta, Xiberoan ez dü holako arrakastarik.

4.000 erabiltzaleetarik 80 baizik ez beitira xiberoan; enpresa edo lankien aldetik 1.100 etarik 60.

Alkarteko kideelibat Mauleko merkatüala jin dira bere xedearen ezagütarazteko:

 

Euro bat eusko batekin trükatzen den aldi bakotx, %3a haütatutako alkarteari doa.

Horri esker, 60 alkarter 130.000 euro banatürik izan dira.

Previous Next

Hitzordü kültüralak debekatürik direnez, jentea ez da haboro kürütxatzen, edo gütiago.

Hortako jaunsteko beharra gütiago ümen düe, bena elestatzeko behar haboro.

Beherapen edo prezio apaltzeak nola igaran diren galtegin deiogü Mauleko Armelle saltegiko Sylvie Aguer:

 

 

"PLHak ez dü deüsetara zerbütxatzen, ez dü indar mikorik ere"

Etxalde alojamentüetaz axolatzen den elkarteak mintzaldi bat propoatzen dü gaur 6ak eta erditan

Helbürüa : memento hontan herriek eta euskal elkargoak lantzen duen PLH edo leküko etxebizitzen planaren aipatzea

Plan horrek finkatü nahi dütü ondoko 5 urterentako zonbat eraikuntza edo alojamentü egin behar lizatekean herri bakotxean, herri bakotxaren behar eta ahalaren arabera, ekilibra/oreka baten errespetatzez

Ikusiz jenteek güti baizik ez dutuela ezagützen alojamentüen legeak eta ez dela « etxalde » elkartearen arabera hain konplikatü, formatü nahi dütü herritarrak problematika horietarat

Hitz ordüa sarri 6ak eta erditan

Benat Etxebest: