XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

2 erosketa talde badira Xiberoan

 Xiberoan bi erosketa talde badira, bata Basabürüan eta bestea Pettarrean.

Talde horien bidez, hainbat ekoizpen erosten dütüe ekoizleari xuxenean. Izan haragi, frütü, irin, olio…

Taldean erostekoan prezio merkeak ükeiten dütüe eta bertako edota biologikoak ahal bezain beste erostea eseiatzen dütüe.

Webgüne baten bidez taldeko bakotxak ekoizpenak proposatzen ahal dütü eta erosketa antolatzen.

 Basabürüko erosketa taldearen barne den Marie Fleury-k esplikatzen deikü  :

 

Berantarekin bena beherapenak hor dira!

Ez dütüe merkealdiek leküko komertsantak salbatüko bena bai jenten kuntsümitzeko üsantsen kanbiatzeek !

Merkealdiak traba hanitxekin partitzen dira. 2 astez pusatürik izan dira eta sar ordüagatik komertsantek 6 orenetan zerratü beharko düe.

Haatik, barnekaldeko komertsantek ez düe merkealdietaz deüsere egükitzen, bena bai jenten egünorozteko kuntsümitzeko maneretaz. Seküritate bat bezala ikusten düe, jenteek lokalki kuntsümitzeko üsantsa har dezen.

Merkealdientako ahal bezala egiten düe aurten barnekaldeko komertsantek, goizago zabaltzez eta egüerdi eta 2en artean zabalik egoitez. Bena igantearekin ez zabaltzearen haütüa egin düe haboroxenek.

Urtarilaren 20an hasi dira eta barantailaren 16a arte iraunen due.

Pays Basque au coeur alkarteko Claire Orabe :

Previous Next

Covid 19aren ondorioz inposatürik den zerratzeengatik 3.aldikoz bankoalat joan beharko dü Mauleko Drop'eko Ana Iribe'k; 'emprunt' edo jesaitea pusatzeko.

Sos lagüngoek fresak ordaintzen badütüe, sarrordüa arrestiriko 6etara aitzinatzeak janari galtoa lazgarri apaltü dü.

Audela üdüri dü ez girela arra zabaltzeko mezperan:

Ana Iribe:

Previous Next

Jentea sekülan beno haboro lotü da bizikletari, izan elektriko ala üsatüzkoer.

Hortaz gain, Covid'aren eragina ere azkarki senditü da, zertan?

Jean Jacques Poppe:

Previous Next

Hartakoz arrabuiltazte planarekin, estadoak entrepresak lagüntzen dütü memento gogor honen igaiteko. Eric Spitz Prefeta Maulerat jin da iragan astean süstengü horren erakusteko. Aeronotikan ari diren Mathieu Pourriou-ren LOPHITZ taldeko entrepresak bisitatü dütü. Entrepresa honen irabazteak %35az eraitsi dira krisa denboran.
Estadoaren arrabuiltazte planari (plan de relance) esker kausitü düe langile haboroxieen begiaratzea.
Lophitz taldeko entrepresek estadoak eman 800 000€ak dibertsifikatzeko inbestitüko dütüe.

Eric Spitz prefeta, Pourrillou aitasemeak Spi Aero enpresabürüak :