- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2909
Norvegian nola bizi dira??
Norvegian bizitü den Ihintza Malharin'ek bere jakilegoa ekarten deikü, 4 puzketan!
kroniken ürrentzean bere kantore haütaketa egiten dü, eta hori ere entzüngai düzüe:
1-
2-
3-
4-
Norvegian bizitü den Ihintza Malharin'ek bere jakilegoa ekarten deikü, 4 puzketan!
kroniken ürrentzean bere kantore haütaketa egiten dü, eta hori ere entzüngai düzüe:
1-
2-
3-
4-
Aitzineko asteetan erranik izan zen Mauleko ehogian arrenkürak bazirela.
Administrazio kontseilüaren barne izatez Louis Labadot Mauleko merari galtegin deiogü zer agitü den
Administrazio kontseilüak dü ordezkatzen momentüko presidentaren lana, eta eüskal hirigüne Alkargoak, AK-ko 5 gerren leküa .
Urtarilako president berri bat izentatürik izanen da
Louis Labadot:
Xiberoko komertxantak urte ürrentzeaz botzik dira !
Jendea bere saltegietarat hüllantzen da eta süstengü bat senditzen düe
Erran baehar da animazione franko proposatzen dütüela, hala nola10 000 euroko sarien irabazteko parada
Igande huntan ere, bizar xuri kümitatü düe Mauleko karriketan kurritzeko arrestiko 3tarik aitzina
Astelehenean Atarratzen izanen da izanen goizanko merkatüan
Peio Queheille Xiberoko komertxanten bürüa:
Xiberoko 10 bat ostaler Euskalduna Mauleko jatetxe aitzinean jüntatü dira beren kexaren agertzeko. 5 hilabetez zerratürik egon dira aurten, eta mementoko sos lagüntzak ez dira horra.
Lan gabezia partzialaren lagüntza ez düe üken orano, eta asürantzek ez düe galtze horietan deuje ekarri mementoko.
Gobernamentiak jabeen zergak ttipitzea proposatü züan bena herri alkargoak ezetza bozkatü dü.
Kaxu kaxu ostatüak kexu Baionako ostaler taldea Jean-René Etchegaray, herri alkargoko züzendariarekin jüntatü da, eta hobekuntza baten haidürü dira.
Bettan Bordagaray, Ana Iribe eta Benat Queheille:
Xiberoko ostalerak ahal bezala lanean ari dira urte ürrentze huntan .
Ez beidüe üsatüzko proposamena segürtatzen ahal, halerik ere zerbait plantatüko düe ostaleer haboroxienek
Ejenplü baten hartzeko, Mauleko « euskalduna » ostatüak egüberri eta urtatseko besteentako aitzinetik prestatürik diren apaidüak plantatü dütü.
Elkibide bat ostaleerentako bena ere bürüa hautse nahi ez düen sükaltarientako
Bettan Bordagaray "euskalduna" ostatüko jabea: