XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Lannemezan'en segagia animal bat eraiki gei dü Florian Italiako multinazionalak.

Pirineo osoko bago/pago hoberenak bildü gei dütü enpresak eta 50.000 metro kübo hon ükeiteko, 300.000 bildü beharko urte oroz!

Aste hondar hontan jünta antolatürik da xedearen eretzeko.

Horren ondorio larri beilüke, ONFako Snupfen sindikatüko Quentin Berenguer eta Côme Pettier:

 

Hitzordüa neskenegün arrestiritan 2etan Oloroen eta igantean 10.30tan Lannemezan'en berean.

Previous Next

Xiberoko hondarkinetatik abiatüz, Juana eta Diddue Etcheberri Urdiñarbetarrek kasketak sortü dütie Owantshoozi izenean.

Desafioak maite beitütie, Hyères herrian iganen den Nazioarteko moda lehiaka batetan parte hartü düe eta azken 10 finalistetan hartürik izan dira.

Xehetarzünak beren ahotik !

Juana eta Diddue:

 

Previous Next

21 etxe ekoizle badirate, laborantxako etxe ekoizleak beren mozkinekin baita hainbat sorkuntza ere bai!

Urdiñarbeko arrabotü aldegainean date, otorik gabe, haurren jokü güne eta ostatü kantin.

Jateko eta edatekoetaz gain, pelota eta dantza ere badate.

Horiek oro asteart hontan, arrestiriko 6etarik 9ak arte (phürü).

Kontseilüko Claire Orabe:

 

"Mission locale" hor da gaztentako

Enpresak orano hozpera dira, partikülarzki gazteekin..

Huna zer dion  “mission locale” emplegü gabe diren gazteen egitürak

Hiru aholkülari badira barnekaldean Maulen Garazi eta Donapaleun, eta beste langileria  aldiz kostaldean da.

ANPE edo emplegü gabe diren egitüraren lana egiten düe,  bena 17 eta 25 urteen arteko gaztentako.

 

Hartakoz, Egün oroztako lanaz gain, Setemearen 15an Donapaleun antolatüko düe apendizgoarentako egünaldi bat enpresa eta gaztentako

Maider Goicoechea eta Lydie idiart: 

Koronabirüsak ez dü Mauleko espartiñaren bestalat jiteko jentea lotsatü !

Urte oroz bezala milaka pertsona Mauleko plazalat hüllantü dira espartiña egileen lan egiteko manera so egiteko. Eta zentako ez, pare bat erosteko ere bai.

Abantsü espartin lantegi güziak agertü dira aurten beren ofizioaren erakusteko. Eta erran behar da arrakasta handia biltzen düala. Bertako jentea eta turistak ere bai numbrean horra dira.

Herriko etxea eta herri elkargoa batürik espartiñen etxea arra pentsatzen ari dira, konkürrentziarik ez dezan sor espartin egileentako.

Animazione desberdinak antolatürik izan dira egün osoan, pelota eta xizterra partida, merkatü, Xiberoko zohardiko dantzari eta kantariak. Goizan, espartiñaz lasterkaldi bat antolatürik zen ere bai.

Espartinaren bestaren giroa: