XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

« Authentique », « La Cabane » eta « Vers la terre » eko jabeak jüntatü dira Concept Store baten zabaltzeko.

Concept Store-a Ameriketarik horra den ideia bat da hala nola artikülü desbardinak saltzen dütüan magasi/saltegi bat da.

Maison Hugette-n arropak, dekorazionea, sabuak, eta lantare zonbait salgai dira.

Marie Urruty,  jabeetarik bat baikor da magasiaren zabaltzeaz, haren arabera jenteek lokalki kuntsümitzen beitüe Xiberoan.

Magasiaz gain, internetez saltzeko xedea ere badüe.

Xehetarzünak Marie urruty'rekin:

"Euspattak" negüko etxe barneko espartiñak!!

Sarako Iletegia enpresarekin alkarlanean ari da Idauzeko Armaité espartin egilea.

Izan espartin zola ala oihala biak ardi ilez eginik dira ; oro natüral üzteko "caoutchouc"rik ez düe gehitu espartin zolan.

Ardi ilea lantzea kario beita eta kantitate ttipiak beitira, espartiña 50 eurotan edireiten ahal düzüe Idauzeko Armaité lankian 

Pascale Pereira, Armaité enpresako bürüa: 

Barkoxe sekülan beno haboro bizi!!

“barkoxe bizi” düala bi urte herritarrek sortü elkartea, dinamika ederra süstengatzen dü herrian.

Güne partekatü edo coworking “odace” elkartearen xedetik abiatürik, elkartea handitü da eta orai langile bat badü ere.

Langile edo animazale horrekin, sortü diren hiru komizione edo batzordeak joanarazten dira, bena ere komünikazione lana egiten da beren webgünearen bidez besteak beste.

Ondoko hilabetetan apezetxearen berritzea eta barnen datekian coworking günea da izanen barkoxe bizi elkartearen xantier nausia

Han artean langilearen gulegoa mairiaren alde gainean da egün oroz zabalik 9tarik 5ak eta erditarat: 0633799725

Mathilde Agor:

Orai arte langile gisa ari baziren, aldi hontan jatetxe eta logia edo hotelaren sos funtsa arrahartü düe Milia ta Frederico De Sousa'k.

Azken hau sükaltari da ; ta jatetxea joanaraziko dü. Miliak haatik logia edo hotela eramanen dü.

Beren ezagütza egin dezagün:

 

Jakin jatetxearentako leküko hornitzaile txerkatzen düela, baita sükaltari ere bai...

Xiberoko komertxantak Egüberriko sasoan sartürik dira

Xiberoko komertxantak bildü dira azkarrago izateko !!

Egüberri eta urtatxeko besteer so eginez, animazioneak proposatü nahi dütüe jendearen hüllantazteko hirietan eta hirietako komerzioetan.

Telethonarekin hasirik dira, argi lanterna igorte batekin eta jarraikiko da aste ondar huntan marrazki bizidün batekin 

Atarratzen ; Maulen aldiz zinema arresti askaria proposatüko düe ere haur eta familieer eskeinik dena.

Zirkoarekin ürrentüko da azken aste ondar batekin bai Maulen et bai Atarratzen.