XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Aloze eta Ozaze artean lanak badira Gas hodia (tuyau) beste güne batetarik iganazteko.

Zentako hainbeste sos?

Zer arriskü?

Xehetarzünak Ozazeko mera den Maite Etcheverria'rekin:

Bere lürretan igaiten da gas hodi berria, Andde Uthürriague laboraria:

1990 hamarkadan xede horren kontre joan zen Gaspars alkartebürü zen Martin Etxekopar:

Previous Next

Iparralde hontako barneko aldeko ondarkinak, Sarrikota Peko Mendixkan biltzen  eta berexten dütü Bil ta Garbik.

 80 000 bizizalek sortzen dütügün ondarkinek, 16 000 tona pezatzen düe, horietan, %20 bat lürpealatürik da, beste parte bat Sarragoza aldeko ziment ekoizleen labeen berotzeko erabilia da, bereziki, delako « ambalage » deitzen direnak. Azkenik, gure jakien ondarrarekin, lür beltza edo konposta ere egiten da, 2 000 tonaren heina, hau arto ogi edo bestelako bihiki egiler saldürik delarik. Bana beste, ondarkinen %80a berziklatzen da Mendixkan.

Previous Next

Zerraldia ürrentzea düala aste zonbait jin bada, lehen asteetan ostatüak erdi hütsik baziren igaran astetik jentea arra horra da ; hots ostatüak arrapizten ari dira.

Bena artean, mügak zerratürik izanki, Mauleko PMUan pürü tabakoa saltzen erauntsi die sekülan beno haboro.

Bena tabakoa aipatü gabe ostatüa bera aipatzen deikü PMUko Danielle Idiart’ek :

Previous Next

6 urteren bürüan Beñat Elkegaray'ek bere leküa ützi dü Odace, hots xiberoko enpresen lagüntzalea, eta Jean Jacques Etxeberri Llargo'k segida hartü.

Alkarteak bere urteko bilana egin dü Biltzar Nausian, Beñatek llabürpen bat egiten deikü:

Llargo'k haatik dagün xedeak aipatzen, deizkü:

Azpimarratzekoa da eüskaraz egin dela biltzarraren parte handi bat, lehendakari berri eta ohia osoki hala aritü beitira (Allande Etxart'ek xüxeneko ützülpena bermatürik).

Previous Next

Üda ezteietako argazki hartzen igaran ordez, bazterrer lotü da Pier Alex Barcoïsbide argazkilaria.

Urxantxak ejerki hartzea, nola kausitü dü?

Zer aholkü badü gü bezalako argazkilari 'amatür'entako?

Pier Alex Barcoïsbide:

Bestalde, argazki hartzen ikasi nahi badüzüe, ikastaldi 'pertsonalizatüak' eskeintzen dütü!

Arren deit 05 59 28 03 30 zenbakilat.