XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

25 urtez Xiberoko ekonomiarentako lanean!

Xiberoko enpresak biltzen dütüan alkarteak bere 25 urteak ospatüko dütü azaroaren 30ean. Langile batekin, hainbat lan eraman dütüe azken hamarkadetan, eta horien aipamen bat egiteaz gain, beste kanpoko entrepresa eta alkarte jinaraziko dütü. 165 dira egünko egünean alkartean, izan ofiziale, industria ala saltegi. Irabarneko jauregian iganen da eta Xiberoko ekonomiaz nahi leiküe halako argazki bat egin. Horrentako Xiberoko 10 bat entrepresa eta asmatü dütüen berrikuntzak aurkeztürik dirate, bena ere kanpoko enpresa zonbait.

7. CLEJ-a ützirik, 8. hasirik !

Hortako parte harzale edota interesatü oroer deia zabalik da. Xiberoan xede ekonomiko bat eraiki edo garatü nahi lükeen 18 ta 35 urte arteko gazteer prestatzen da, interesik gabe. Orotara 64 xede lagüntürik izan dira, 100 lanpostü sortürik; eta 230.000 bat euro pestatürik. Aldikal prestatü sosa gibel ützülirik izan delarik. (Informazione haborentako heben klika) Parte hartü nahi düener 180 euro aitzinatzea galteginik da. Sos hori erabilirik izanen delarik xede berrien finantzatzeko. Hortako idatz AZIA alkarteari “Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.” helbideala, edo betetzen ahal dira esker esküin ützirik diren paperttoak. Maite Davant CLEJ-eko kidea :

Liginagan hargin entrepresa berri bat !

Bastimentü sailean, Liginagan plantatü diren Nelly eta Cédric Lopez-ek ere CLEJ 8-aren lagüngoa üken düe. Bastimentüa zabal bada, gaitarzünak ere hanitxak dütü, hargingoa, zurgingoa, igeltserogoa, terrazamentü, azenizamentü, eta beste... Haatik paperreria eta kontüen sailan bere emazte den Nelly-ren lagüngoa badü, senar emazteak biak alkarrekin instalatü beitira Liginagan. Audela zale arrapostü emaiteaz gain, zale jiten da debis edo aitzinkontüen egitera Nelly eta Cédric Lopez :

Bildozeko Biltegia zabalik !!

Nork zabaltü dü? zer eskeiniko dü? zer preziotan? noiz, nola? eta beste jakiteko beha alkarrizketa Cyril Cuello joanarazlearekin: