XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoko enpresek bortak zabaltzen dütüe.

Xiberoko enpresen ate zabalak eginen dira apirilaren 17 an, dener zabalik eta kitorik, bisitaldiak eüskaraz ere egiten ahal dirate. Iragan martxoan egin zen holako egünaldi bat kolejio eta lizeoetako ikasleentzat eta orai helbürüa da ikasleak jin ditin beren etxekoekin. Jenteek ez dakie zer egiten den enpresetan, gaüzak fite kanbiatzen dira eta gazteen orientazioarentako beharrezkoa da jakin dezen zer lanbide baden Xiberoan berean. Enpresen bisitak eginen dira goizanko 9 etarik arrestiko 5ak arte, ondotik Maule Baitha zinema salan arte lan baten estrena eta gero 8 etarik goiti mintzaldia denen artean gazteen lanbide norabidetaz. Izenak eman behar dira, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Beñat Elkegaray :

Gazteak heben bizi diten.

2000. urtean sortüz geroz, Xiberoko CLEJ-ak (Comité Local d’Epargne pour les Jeunes) beti arrakasta dü. 100 bat lan postüen sortzea lagüntürik izan da harren bidez. Berriki egin den biltzar nausian 8. baten abiaraztea erabaki da. CLEJ-en ibilmoldeaz bi hitz, alde batetik sos bilketa bat egiten da, gero sos zama horren prestatzeko gazte bati. Gaztea laguntzen da bere xedearen plantatzen eta berriz sosa utzültzen dü. Sortü diren lan postüak ofizialegoan eta komerzioan dira nausiki eta 8. bat abiatuko da 4 xede agertü direlakoz. Atarratzen den Azia alkarteak kudeaketa eramaiten dü eta xehetarsünak emaiten ahal dütü interesatüer. David Etxecopar :

"Odace " Xiberoko nausien elkarteak 2018ko bilan huna ikusten dü

Lan franko bada Xiberoan !! Hori da « ODACE » xiberoko nausien ekarteak egiten düan bilana 2018an. Ekonomikoki Xiberoa osagarri hunean da, bai komertzioen aldetik, bai industriaren aldetik eta bai ofizialeen aldetik. Beren bilgüne edo « tiers lieu » xedeak ere aitzinatzen ari dira, nahiz eta ez den oroetan ber zaletarzünean joaiten. Barkoxekoa da dinamika handiena düana, besteak orano lantzekoak direlarik. “Fibre optique” hotx zaletarzün handiko internet sare baten lantzen ari dira ere, jadanik plantatü düena güne elibatetan Benat Elkegaray elkarteko bürüa:

Agerria jatetxea

Mauleko Agerria hotel eta jatetxeak indar berri batekin abiatzen dü 2019 urtea ; 3 izarretako 26 kanbera proposatzen dira barantailatik goiti eta jatetxeak aldiz 2 sailetan proposamenak egiten dütü, egünoroztako langileentzat menüak eta maila goragoko menüak. Hatxarreko gorabeheherrak gaintitürik , ekipa berriak nahi dü xedea egonkortü eta Murielle Besnard, züzendariak esperantxa handiak ezarten dütü güne hortan alde batetik herritarrer eskentzez memento goxo baten igaitea güne eder hortan eta bestalde enpresa müdüari lan egiteko egonaldiak proposatzez. Agerria zabalik da astelehenik ostirale arratxa arte martxo ondarra arte eta apirila lehenetik seteme ondarra arte. Morgan Champetier eta Muriel Besnard :

Xiberoko komertzioa trenpü gaitzan da!!

Leküko komertzioak indar arrahartzen düe !! Orrokorki tendentzia kanbiatzen ari da, eta erosleak arrajiten dira leküko komertxantaren ganat. Hori düe ja senditzen UCA barnekaldeko komertxantak jüntatzen dütüan elkarteak. Haatik Basabürüan ez da etxit ber dinamika, prentsa salzalea zerratü beita. Hotx hiri handiek ezagütü dütüen trabak ez dira agertzen barnekaldean eta 2018ko urtea urte hona izan dela segürtatü deiküe Peio Queheile Odace eta UCAko kidea: