XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Joanarazle berriak Iratiko ostatü jatetxean.

Kevin Perez eta Donatien Pochet deitzen dira Iratiko ostatü jatetxearen joanarazle berriak. Kanadan egonen ziren ostalaritzan lanean urte lüzez, eta ondorioz Irati egiten den hotza eta sentitzen ahal den ürrüntarzüna ez zaie destordenari agertzen. Abentüaren 22an arrazabaltü düe, obra zonbait egin ondorren. Leküko ekoizpen freskekin lan egiten düe, ondorrioz karta arraheinki kanbiatüko düe. Sasoi hontan, salda eta saltsan prestatürik haragi ezbardinak proposatzen dütüe besteak beste. Kevin salan eta Donatien sükaltean, lan hanitx düe atsarretik eta orai langile eskasean dira, hortarako sükalte lagüntzaile bat eta zerbitsari bat txerkatzen düe. Iratiko osatü jatetxea zabalik da bakantza denboran egün oroz, bestelan zerratürik da astelehenez. Kevin Perez :

"Olurra" enpresa bürki saboa sortü dü!

Bürki xapatik landa, « olurra » izeneko enpresak saboen egiteko ürratsa eginik dü !! Ezagützen badira burki xaparen korpitzarentako huntarzünak, ez zen orano ezagütürik larrearentako egiten ahal dütüan ekarpenentako. Hortaz jakinean, Bertrand Dhulst enpresa bürüak, saboen egitean plantatü da . Beti bezala, biologika beno hürrünago joaiten den « nature et progrès » labelan sartzen da. 6 sabo süerte egiten dütü mementoan, jakitez hurki edo likida diren saboak gei dütüala egin zalexka ere Xibero Bio eta Atarratzen ere edireiten ahal dütützüe Bertrand D'hulst:

Xiberoan Egüberri!

Xiberotarrek xiberoan eros dezen, Maule eta atharratzeko 49 saltegik Egüberriko animazioak abiatu dütüe. ‘Magia’ren üngürüko besta horrek 3 aste iraünen dütü. xehetarzünak UCA xiberoko saltzaleen batarzüneko Peio Queheille-ekin:

Langile fidelak ohoratürik!

Hastoy & Lagun enpresetako Jean Louis Ondarsühü eta Beñat Lestarpé erretretalat joan dira 10 eta 43 urtez ber enpresan erauntsirik. Horren kari igan ostiralean Atharratzen besta bat antolaturik zen lagile paketarekin. Jean Louis Ondarsühü eta Beñat Lestarpé:


Domino Hastoy:
Xiberoko garapen ekonomikoaz gogoeta aitzina doa.

Igikortarzüna, bizizale kopuruaren aphaltzea, abiadüra haundiko interneta, langileen atzamaiteko nekeziak edo enpresen eraikitzeko lür eskasa besteak beste, garapen ekonomikoa baseri mündüan hunkitzen dütüen problematikak jorratürik izan dira Barboxen, neskenegünean, Odace, Barkoxe Bizi eta Eusko Ikaskuntza alkarteek antolatü züen gogoeta egünaldian. Sylvie Durruty eta Mixel Etxebest Euskal Alkargoako haütetsiek eta Bernard Uthurry Akitania Berriko haütetsiak problematika güzi horiek ontsa barneratürik zütüela erakutsi düe eta erabaki güneetan bideratzen ari direna eta preseski zer erabaki hartüko dütüen ondoko hilabeteetan baseri mündüko ekonomiren garatzeko zehaztü düe. Xiberoako adibidez, igikortarzünaren sailan, Maule üngürüan naveta baten ensegüa eginen dela jakinarazi dü Mixel Etxebestek, eta laborantzako, Teknopola baten sortzeko xedea laborantza üngürüko ikerketaren garatzeko aipatü dü eta Xiberoa lürraldea, lürralde biologikoa bilakaraztea. Barkoxe Bizi, Azia edo AIBA bezalako alkarteen ekarpenaren inportentzia ere azpimarratürik izan da, haütetsiek erabaki honak har ditzaten, leküan leküko beharrak ontsa argitzeko behar beharrezkoak beitira holako alkarteak. Egünaldiaren antolatzaileak botzik agertü dira, herritarrak eta erabakizaleak kürütxarazi beitdütüe, eztabaida barna eraman beita eta aktore güziak mahain beraren üngürüan, ikusmoldeak trükatü ahal izan beitdütüe. Argitxu Camus eta Patrick Queheille antolatzaileak :


Püblikoan ziren jente zonbaiten oharrak :

Nolako garapen ekonomikoa baseri mündüan ? eztabaida osoa :