XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

10 urtez  La Verna zinez kanbiatü da

Izena lehen lehenik, « La Vernako sala »-tik « La Vernako harpea » bilakatü da, turisteek aisago konpreni dezen. Lan franko eginik izan dira ere aisago, hürrünago eta goxoago izan lendin bisiten egiteko. Hatsarre batez gogor bazen, bisitazaleen eskazarengatik, gaüzak hobetü dira komünikazioaren indarrak ezartez, hots sos haboroen ezartez La Vernako famaren hedatzeko. Orai 16 000 bisitetarat heltzen dira urte oroz, aski galtzeen eküratzeko eta günearen joanarazteko Hiru herrien arteko SIVU batek joanarazten dü günea hiru langileekin, sei direlarik sasu betean. Jean-François Godart La Vernako züzendaria :

CLEFE-ek lagüntürik "Vers la terre" saltegia

2011an abiatürik, 2016an günez kanbiatzeko « Vers la terre » saltegiko Marie Figueroak CLEFE-aren sos langüngoa bat üken züan saltegia günez kanbiatzeko. Lili saltzale beno bere bürüa ofiziale gisa ikusten dü, horrek düan jakitate eta zorroztarzün osoarekin. Ehorzketa, eztei, urtebürü eta beste ospakizünetaz gain, urte osoan lili saltzen dü. Hortako igan urteaz geroz langile bat hartu dü, formakuntza bat jarraikitzea hari galtegin ondotik. Marie Figeroua :

Bestaren egiteko güne berri bat Maulen !!

Euskalduna ostatüak jatetxeaz gain, ostatü eginen dü orai. Gela berri, ordütegi berri, xede berri, ... Horietaz gain, 2 lehen urteen bilana ere egiten dügü Bettan Bordagaray'ekilan:

9. ürrentürik 10. CLEFE-a abiatürik

CLEFE edo enpresak sortü nahi dütüen emazteen lagüntzeko sos biltze kanpaina arrahasten da. 1998an abiatürik, orotara 150.000 euro beno haboro pestatürik izan dira; 300 lagüntzale beno haborori esker. Orotarat 52 enpresa berri sortzen lagüntü dira, oro emazteek eramanik. Sos lagunzaleek 5 urte gabe beren sosa arrabiltzeko parada düe. Ezen CLEFEak sosa prestatzen baizik ez dü. ODACE egiturak enpresa joanarazten lagüntzen düalarik. Dominique Pochelu :

EBIKO espartin zola berria asmatürik!

Orai arte, espartinak ebiarekin xeheinkatzen baziren, oraitik aitzina, Pierre-Michel Etcheverry’k asmatü düan espartin zola berriari esker ebipean ere erabilten ahalko dütützüe gustüan. Audela agiri edo 'brevet'ean lehentarzün edo esklusibotarzüna xiberoko espartin egileer eman dü. Zentako? eta beste jakiteko beha Pierre-Michel Etcheverry asmazalea: