XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Koronabirüsak ez dü Mauleko espartiñaren bestalat jiteko jentea lotsatü !

Urte oroz bezala milaka pertsona Mauleko plazalat hüllantü dira espartiña egileen lan egiteko manera so egiteko. Eta zentako ez, pare bat erosteko ere bai.

Abantsü espartin lantegi güziak agertü dira aurten beren ofizioaren erakusteko. Eta erran behar da arrakasta handia biltzen düala. Bertako jentea eta turistak ere bai numbrean horra dira.

Herriko etxea eta herri elkargoa batürik espartiñen etxea arra pentsatzen ari dira, konkürrentziarik ez dezan sor espartin egileentako.

Animazione desberdinak antolatürik izan dira egün osoan, pelota eta xizterra partida, merkatü, Xiberoko zohardiko dantzari eta kantariak. Goizan, espartiñaz lasterkaldi bat antolatürik zen ere bai.

Espartinaren bestaren giroa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan