Xiberoko enpresak biltzen dütüan alkarteak bere 25 urteak ospatüko dütü azaroaren 30ean. Langile batekin, hainbat lan eraman dütüe azken hamarkadetan, eta horien aipamen bat egiteaz gain, beste kanpoko entrepresa eta alkarte jinaraziko dütü. 165 dira egünko egünean alkartean, izan ofiziale, industria ala saltegi. Irabarneko jauregian iganen da eta Xiberoko ekonomiaz nahi leiküe halako argazki bat egin. Horrentako Xiberoko 10 bat entrepresa eta asmatü dütüen berrikuntzak aurkeztürik dirate, bena ere kanpoko enpresa zonbait.
“Responsabilité Sociétale et Environementale” delakoaz ere bai mintzatüko da. Hau delarik enpresak bete beharreko sail bat geroago eta haboro. Diona nola langileak enpresan ardüragarriagoak izaten ahal diren, eta nola enpresak inpaktü ekologikoa ttipitzen ahal düen. Xiberoan industria da lehen indar ekonomikoa eta horrentako egoera bardinan den GOIEKI agentzia jinaraziko düe. Hau da Gipuzkoako eskualde batetan den ODACE bezalako egitüra. Haek ere bai haien esperientzia partekatüko düe. Egitaraua : 9 orenetan Xiberoko ekonomiaren, garapenaren aurkezpena. 9 ak 45 Lantegiek asmakuntza eta berritasün zonbait 10ak45 lantegien gizarte axolatzea 11ak15 Formakuntzaz eta jakilegoaz. 11ak 45 Goierriko Garapen Agentziaren jakilegoaren aurkezpen bat. 12ak30tan züntzür bustitze bat date. Beñat Elkegaray ODACEko bürüa :
Izena eman behar da azaoaren 25a beno lehen Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 06 84 70 17 08 telefono zenbakiala