XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Espartiñaren besta asteazkenean!

Espartinaren Besta bestatüko da agorrilaren 15ean, asteazken hontan, egün orotan Mauleko plazan. Meza, kantore, dantza eta pilotaz gain animazione franko proposatüko dira. Aurtenko egitarauan bi berrikuntza edirenen dütüzüe, lehenik Maulen gainti ebilte bat espartinekin. Espartin pare bat eskeinik date baina parte hartzeko izenak eman behar dira astelehen hontako arrestiri aphala aitzin Mauleko Herriko etxean. Bigerren berrikuntza date, üsatü bezala plazan instalatüko den atelierean, espartinak lehentze bürütik bürü eginen direla jenteen aitzinean. Jente hanitx egükirik da agorrilaren 15a hontan, egün orotan Mauleko plazan ospatüko den 27. Espartinearen besta hortan. Mixel Etchebest Mauleko auzapez:

Lehentze « Mauléon » markapean saltzen ahalko dü Xiberoko espartin egile batek !

Sohütako Goienetxegarai entrepresa, lehena izan da Eüskal Hirigüne alkargoaren deiari ihardestea. Hitzarmen baten bidez, araudi bereziak jarraikiz ekoiztü behar dütü espartinak, « Mauléon » marka pean saltzeko. Araudiek dioie ekoizteko ürrats güziak Xiberoan egin behar direla, hala nola zolaren egitea, oihalaren moztea, eta vulkanizazioa… Kanpoko lehengeiak orano onartürik baldin badira barnen, epe ertain batetan araudien zorroztea da helbürüa, bena lehenago eskoizle haboro sartü behar da desmartxa berri hortan. Xehetarzün haboro heben Stéphane Goyenetchegaray :

San Martiko Harrian üdan ere badira aktibitateak

Üztailaren 13an hasirik, agorrilaren 26a arte üdako aktibitate andana proposatürik dira San Martiko Harrian. Egunoroz goizeko 10 etarik arrestiko 6etara zabalik delarik. Izan fat bike, Tubing, skuash, minigolf, ibilaldi, big air bag , « tir a la carabine » delakoa, famili, gazte edo ere lagün taldeentako proposamenak badira. Düala urte zonbait hasirik, udan ere bai aktibitate zonbait proposatü nahi züan herriak, eta güti gora behera 5000 pertsona horra zaie üdan. Düen aktibitatetaz xehetarzünak bildu dutugu Dominique Rousseu San martiko harriko ardüradünarekin:


Xehetarzün haboro : 05 59 66 20 80
Kartoez diren tresnak gerogo eta arrakasta haboro badüe

Kartoez diren tresnak gerogo eta arrakasta haboro badüe ! Horrek erakusten du kontzientzia ekologikoa emendatzen dela Sandra Sabard-ek denbora erdiz Harbustan-en Nobia enpresan lan egiten dü, eta bestalde bere pasioneaz bizitzen da. Dendari lanetaz gain, kartoez egiten dutu obra hanitx, izan haurrentako ala kaidera mahain eta beste: Snadra:

Lanbideen gida libürüaren aurkezteko gaüaldia asteazken hontan

Xiberoko lanbideen gida libürüaren aurkezteko gaüaldi desbardinak antolatzen dütü Aziak. Bizpahiru urtetako lana ondotik, Xiberoan diren enplegü desbardinak esplikatzen diren libürüa argitaratürik izan da. Eta lan hau betatzeko xedez beitira ondoko hilabetetan, honen lagüntzeko sos biltze kanpaina bat egiten dü webgünearen bidez. Justoki libürüa webgünean ere edireiten ahal da bai eta hainbat bideo. Libürü honen aurkezteko gaüaldi desbardinak izanen dira non eta aldikal lan sail bat aurkeztürik datekean. Lehena asteazken hontan Liginagan osagarri sailaz eta zerbitxuetaz, bigerrena Barkoxen, agorrilaren 2an Laborantxaz. 3. Agorrilaren 16an Lakarrin, ekonomiaren berdatzeaz eta Agorrilaren 29an Muskildin, ikerkuntzaz . Xehetarzünak Aziako Maider Larrorry eta Joana Hoqui-rekin :


Liginagan lehen gaualdia orduan asteazken hontan 8ak 30tarik goiti.