XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xarrikota peko hur zentrala

Üngüramenaren aldeko aste ondarra zelakoz, Xarrikota peko hur zentralan ate zabalak ziren, eta Christine Etchegoyen, zentralaren joanarazleak, günearen istorikoa eta bisita gidatüa egin dütü. Xarikota peko zentrala abiatü zen 1794an, eihera bat zenurteek desegin züen eta 1905an züan hur zentrala egin, Mauleko Etchegoyhen familiak. Egün, 800 bat familien argia ekoizten da, üngüramen sailan arrau zorrotzak dütüe eta 2 miliu euro eko lanak egin berri dütüe arrainen pasajearen egiteko. Argi indarraren merkatüa zabaltü denetik, ekoizle ttipiak algarretaratü dira eta « Energie d’ici » edo hebenko indarra markarekin saltzen düe : Christine Etchegoyhen :

Barnekaldeko komerzioen batarzüna hedatzen ari da

Xiberoa, Amikuze, Garazi-Baigorri eta Hazparne ondotik Kanbo sartü berri da eta Bidaxune eskualdeak ere ürratsa egin behar lüke ! Eüskal herria bihotzean edo "Pays Basque au Coeur" Batarzün hau sortü zen düala 10 urte, komerzioen biziaraztea barnekaldean helbürüarekin. 10 urte berantago erraiten ahal da desafioa etxekitzen dela . Hortakoz dinamika azkar bat plantan ezaririk izan da eta partaide andana batekin hitzarmenak izenpetü dira. Bezeroen edo klienteen etxekitzeko barnekaldean; entrepresek eskentzen ahal dütüe langiler opari txekeak. Entrepresarentako abantaila delarik legarren apaltzea. 10 urteren bilanan agertzen da sistemak arrakasta badüala, gazteak instalatzen direla barnekaldean eta entrepresekin partaidetzak emendatzen direla. Claire Orabe, Eüskal Herria Bihotzean batarzüneko langilea :

Zoin enerjia Xiberoan?

Lema hortaz gogoeta eraman da Atarratzeko prefosta ostatüan ; hurra edo egürra baliatzen balinbadira gehienik ; xede berriak badira hala nola metanizazioa. Xiberoan, laborantxako hongarriekin, metanizazioaz estudio baten eramaiten ari da I-ener, Baxe nafarroako entrepresa. Metanizazioarekin, gasa ekoizten da, güne zerratu batetan ondarkinak edo hongarriak metatü ondoan. Düala urte zonbait xiberoan herri alkargoaren estudioa berriz hartürik izan da eta helbürüa da unitate ttipi baten plantatzea laborari etxetako hongarriekin. I-ener-eko Bixente Uhalde :


Marie-Anick Jaury :
Mauleko Nobia pala egilearen lantegi berria zabalik da

Palen egiteaz gain, esku huskako lotüra/panzamentüen egitekoak eta pelotakariek behar dütüenak oro salgei dira; jauntsi xuriak barne. Horietaz gain, oski eta beste jauntsi zonbait ere edireiten ahal dira, baita lasterkatzekoak ere. Bestalde üsatüzko 13 pala motak egiten jartraikitzen düe, Akitania orotan saltzen dütüenak. Saltegia lehenoko Sarrasin Citroen-en lantegian kokatürik da, hots Sohutako bidean. Stephane Harbustan entrepresa bürüa :

Biharko enerjiaz mintzatüko dira gaur Prefostan

Zer energia Xiberoan? lema pean, Azia eta Prefosta alkarteek hitzordü bat proposatzen deiküe gaurko. Atarratzen date, gaüko 8etan Xaho trinketean. Gei hortaz lagün arteko solasak egiten direlakoz düe bi elkarteek hitzordü honen egiteko gogoa üken. Kümiten aldetik, Alozeko aüzapeza den Jean Pelle Iriart egürraren baliatzeaz ariko da, hurraren egartea dela eta, SHEM-eko norbait agertüko da. Bestelako energia ütürriak direla eta, “Energie d’ici” egitürako ordezkari bat badate. Azkenik, leküko energia ütürriak noren eskü diren aipatzeko, Izurako aüzapeza agertüko da, bai eta I-Ener Ipar E.H. Indar elektriko ekoizlea.. Hitzordüa, gaur berean Atarratzeko Xaho trinketean, arratseko 8etan. Marie Annick Jaury :