XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

CLEJak lehentze laborantxa xedeak lagüntzen dütü

Aziak alkarteak jonarazten düan CLEJ 7.aren bidez, bi xede berri lagüntürik dirateke Xiberoan, eta audela, laborantxako lehen xedea süstengaürik da aldi hontan. Mitikilen, Benoit Albisetti, Ariège eskualdeko laborari gazteak hartzen düan etxealde baten segida, 5000 euro heinean lagüntürik da. Bigerren xedea, Maulen den Xibero haragitegiaren arrahartzea da. Emeric Sauvade eta Camille Dufay bikotearen jarraiki hartze xedea, 5000 euroen heinean ere lagüntürik da. 2016an abiatürik zen 7. CLEJ-a 44460 euroekin, geroztik eta azken bi xede horiekin, hamar xede lagüntürik izan dira 32000 euro sos prestatzearekin. Orai CLEJaren ardüradünak galto berrien haidürü dira. Benoit Albisetti:


David Etxecopar:

Emeric Sauvade Camille Dufay:
Atarratzeko ZIBEROak bere urteko bilana egin dü!!

Atarratzeko zibero , eskü balu alkarteak, sasaaren, bilan ezinago hona agerazi du bere igandeko biltzar nausian 271 gaztee lizentziadün, 16 ekipetan banatzen dira 156 neskatila eta 115 potiko ; 37 trebazaile eta 13 epaile dira Bestalde, aurten emaitza honak izan dira ,gehitüen neska taldea txapeldun eta kopako eramaile, potiko gehituen ekipa 3 gerren lekuan ürrentü dü sasua nazional 2 an eta gazteetan ere talde zonbait izigarri ontsa sailkatu dira ! ondoko urtean kanbiamen nausi bat: Mathieu Tauzin trebazale mitikoak bere kargüa ütziko dü Joimo Arancet eta Baptiste Etchandy-ri Iw : Francis burguru, lehendakaria:


Mathieu tauzin ,trebazale ohia :

Joimo Arhancet trebazale berria :
Bada goi mailako industria eta zerbitzüak eskeintzen dütüen enpresarik Xiberoan

Berriz ere, hortaz ohartü dira igaran astean Odace egiturak antolatütako entrepresen bisitan. EMO eta Etxe Formation-ek lantegi berriak jarri dütüe Sohütako lizeoaren kantean eta horiek dira bisitatü. EMO entrepresak indüstria saileko entrepresa desbardin hanitxentako püntako piezak egiten dütü, izan aeronotika, petrolio, ala hazkurri sailan. Etxe formation-ek haatik eskeintzen dütüen formakuntza desbardinak aipatü dütü. EMO entrepresakoak :


Alain Etxeberri Etche Formation :

Pierre Aguer bisitalarietarik bat :

Beñat Elkegarai ODACE-ko bürüa :
Xiberoko Turisma bülegoaren azken biltzar nausia eginik izan da

Xiberoko turisma bülegoaren azken biltzar nausia egin da; hebentik goiti, Eüskal herriko turisma bülego bakarrari loturik izanen da beste 151 herriekin. Düala 24 urte sortü zen turisma bülegoa eta biltzar nausian, urte horien bilan baikor bat egin da. Iragan urteko sasua aldiz entrabalekoa izan da aro txarraren gatik, halerik ere, güne zonbaitetan marka güziak hautxe dira hala nula Kakueta eta Mauleko gaztelüan. Xiberoala jiten diren turistak jiten dira bazter ederren ikusteko eta ere güne historikoen bisitatzeko. Aurtenko sasua berantarekin hasiko da aro txarraren gatik eta azken mementoan erreserbak eginen direla uste due. Erran bezala turisma bulego bateratü bat izanen da hebentik goiti eta xiberotarren xedea da hebenko berezitasuna etxekitzea. Jean Otazu züzendaria :


Pierre Etchemaite :
Xahuki enpresak nausi berri bat badü

Marie Pierre Othondok lagün batekin 1985ean abiatü züan enpresa, Xiberoala bizitzera ützültzeko xedearekin. Hatsarrean xahatze zerbütxüak langile bateri galtegitea kostümaturik ziren, bena ez lantegi bateri. Emeki emeki jenteak kostümatzen hasirik, arrakasta handia bildü dü entrepresak. Hola orai 9 langile badira, horietarik 4 gizonak izanki. Galtoren 3/4a xiberoan bada, Behe Nafarro eta Biarnora joaiten dira ere bai, izan partikülar ala pribatüentako. Alain Ibarrondo da Xahüki-ren bürü berria. Marie Pierre Othondo eta Alain Ibarrondo :