XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Mauleko igeskagia apirilaren 23an zabaltzen da

Aitzineko astean izenak emaiten ahalko dira arialdi edo talde desbardinetan. Bestalde berritarzünetan üda hontan Triatlonarentzat trebatzeko parada badate, igeskagia sailan prefosta. Beste berritarzüna date Euskal alkargoak igeskagien eskümena hartu düala, bena horrek antolaketan baizik ez düke eragina, hots hebenko erabilzaleak ez dira ohartüko ere. Bestalde igeskagia taldeak iragan urtean bezain emaitz honak biltzen eseiatüko dü. René Castel :

Xiberoko lanbideen gida libürüa

3 urteko lana egin eta, "Xiberoko lanbideen gida libürüa" presentatü dü AZIA alkarteak. Enpresa bürü, langile, ikasle, irakasle edo orano haütetsi, parte harzaleak oro egin den lanaz gozatü eta harritü dira. Zenbaki, statistika eta analisa xehe bat proposatürik izan zaüe. Markatzen diren zenbakietan, Xiberoko ekonomian industriak 100ko 40a pezatzen dü, Ipar Euskal herriko heinean aldiz, enplegü orrokorren 100ko 4a da Xiberoa, hotx Aturri Errobiko lürraldearen ber heina! Zenbaki horiekin, erakutsi nahi zen ez zela konplexarik egiteko eta bazela lan franko Xiberoan Horren probatzeko "xiberoko lanbiden gida" tresna inportant bat izanen da, enpresa eta eskolen harreman horren hobetzeko, hots lurraldean indartzeko. Hori ziren, ikasle, erakasle eta entrepresa bürü zonbaiter mikroa lüzatü deiegü :

CLEJak badü sos prestatzeko....bena ez xede eramailerik

Elkartearen lana da xiberoko xedeen lagüntzera sosez, xiberotarrek berek prestatü soseri esker. 40 000 euro bildürik 200 bat sos prestazaleri esker, 8 xede dütüe aurten lagüntü, haboxienak enpresa berriak. Bena azken 6 hilabetetan enpresa sortzea ttipitü da, hartakoz CLEJ horien zabaltzea laborantxa mündüari ideia bada ondoko hilabetetan. David Etchecopar "Attuli" Clej-eko bürüa :

Lanbideen gida libürüa prestatü dü Aziak

Xiberoko Azia alkarteak lanbideen gida libürüa presentatüko dü neskenegunean Irabarneko jauregian. 117 ostoko libürü honen lehen helbürüa da xiberoko gazteek jakin dezen zoin lan baden xiberoan berean. Ikasketen haütatzeko mementoan, nahi badüe, kontutan hartürik izan ditian xiberoko entrepresen beharrak .Goizaldian izanen dira lekükotarzunak, bideoak eta eztabadak, geroarentako bide zonbait proposatüko dira hala nula, ekonomia berdea. Hitzordüa apirila 7an goizanko 9 etan Irabarneko jauregian. Azia alkarteko Joana Hoqui eta Maider Larrory :

Irabarneko gaztelüak züzendari berri bat badü

Irabarneko gaztelü egongiaren zorrak apaltü, hottarako ikusi non fresak apaltzen ahal diren eta zer gisatara builta berri bat emaiten ahal den Jaurregiari, hona, Beatrice Champagne züzendari berriaren egin beharra. Hortarako, orai arteko ibilmoldea doi bat kanbiatüko da. Eginik ziren seminarioak, Agerrian eginen dira, Irabarne, eskola, kirolzale, familien biltze edo ezteietarako egaririk datekealarik. Komünikazio sailaren idartzea ere pentsatürik da, Akitania aldeala, eta berezikiago Hego Eüskal Herri aldera, jada hantik jentea horra delakoz. Irabarneko gaztelüaren zorrak, 300 000 € üngürükoak lirateke, Maule hiriko oposizionearen arabera. Beatrice Champagne :