XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Bazter orotan aipatzen den ekonomiaren hobetzea Xiberoan ere agertzen dea?

Ez da bortxaz aisa holako galto bati arrapostü emaitea, eta hartakoz hor dira Xiberoan den ODACE bezalako lankia mündüko alkarteak. ODACEk eman xehetarzünen arabera, 16 enpresa sortze eta 9 desagertzerekin, 2017an, jadanik lehen ikuspegi baikor bat agertzen da. Entrepresa hanitxek beren eraikinak egin dütüe aurten, hala nola EMO, Etxe formation ala Orok Batek. Bestalde, Xiberoko saleroskariek 800.000 euroko txartel heina saldü düe egüberriko animazione püntüan. Azkenik, eraikuntza sailean ere arrapartitze hatsarre bat borogatzen da. Gaüza ülünagoak ere badira, hala langabeziaren zonbakiak, nola ofizialegintzan langile eskaza. Beñat Elkegarai ODACEko bürüa:

Iratin gaüko ibilaldiak ere proposatzen dütüe!

Aste ondar hontan lehentze Iratik bere ski edo lerratzeko güneak zabaltuko dütü Erran behar da lehentze düela sasu hontan behar den elür heina horien zabaltzeko 3 pista 3 hein desbardinentako. Aijenetik gaitzialat : berde, urdin eta beltz, nahiz eta ez den egiazko zailtarzünik Sasua ontsa abiatü zaiela ere azpimarratzeko da, etxolak beterik ziren eta aspaldidanik agitü ez zena : eguberriz elürra bazen. Gaüko ebilaldiak elürrean proposatüko dütüe aste ondar hontarik aitzina neskenegün gaüez. Izenaren emaiteko 05 59 28 51 29. Xehetarzünak Josy Arrosagaray-ekin :

Azkarki hasi da Iratiko negüko sasua

Martxoala artino astebürü oroz beterik dira Iratiko etxolak. Düala 3 aste 25 zentimetra elür üken züen, eta ordüz geroz negüko sasüa abiatürik düe. Orotara, 40 bat etxola proposatzen düe, eta hortzaz gain, 45 km-ko lerragiak, 6 pistetan antolatürik. Maddi Bengoetxea:

Xiberoko Saltzaleen batzordeko 15 irabazle handiak zozketatürik izan dira !

Abentüaren lehenetik 24eala xiberoko 50 saltzalek txartelak banatü dütüe, 10 euroko erosgaien trük. Saltegi bakotxak txartel bat zozketatü dü ere irabazle « ttipi »-en zerrendatzeko. Iragan aste ürrentzean haatik 15 irabazle handi hautatü dütüe (elkitako zennbakiak : 16 985, 18 980, 21 223, 34 825, 18 917, 41 084, 42 515, 48 077, 51 086, 62 258, 68 107, 73 435, 78 586, 81 552, 95 672) Ürrentzeko, urtarrilaren 19an apaidü bat antolatu gei düe saltzale eta irabazleen artean Mauleko Euskalduna ostatüan. Xehetarzünak Peio Queheille-rekin :

Izarbeko lerragünea zabaltüko da bihar

Santa Grazitik hüllan, Landa herriko parte den lerragüneak, 5.000 bat alokaire edo egünaldi saltzen dütü urtean. Orotara badira hogei bat kilometra lerratzeko iparreko eskian edo elür-sareekin. Horri gehitü da parapente egiteko abiagüne bat eta azken 5 urte horietan « trail xuri » bat ere antolatürik da, 300 parte harzale biltzen dütüanak. Familiarentako lerragünea izan nahi da Izarbekoa, eta fama hau dü, dena den, kartieleko jententako. Bakantza denboretan eta aste ondar güziz zabalik izanen da hebentik aitzina. Eric Alçaçebe: