XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Espartin egileak kexü!

Mauleko espartina egileek ez düe begi honez ikusten Eüskal Hirigüne Alkargoaren xedea : espartina ateleia baten plantatzea Maulen! Dioienaz, konkürrentzian sartüko da Mauleko espartiña ateleia ; audela sos püblikoaren lagüntzarekin. Iragan astean, Eüskal Hirigüne Alkargoaren bilküran bozkatu zen egoitza zahar baten erostea ateleiaren muntatzeko. Lanak hasten ahal lirate 2018 ko urte erditsüan! Bestalde, "Mauléon ,maule" markaz jabetü da Eüskal Hirigüne Alkargoa, espartiña osoki Maulen eginik delako marka beita. Mauleko espartiña egileak kanpo baratzen dira, espartiña zola Bengladesh-etik jinarazten düelakoz. Espartina egileak ados dira müseo baten egiteko bena ez düe nahi ateleia bat haboro ! Armand Marza espartin egilea :

Egoitza arraberritü dü Xiberoko SAEP edo hur partxuergoak

Garindaineko bere egoitzan SAEP hur partxuergoak berritze lanak ürrentü dütü. Miliu bat euro beno haboro despendiatürik izan dira lan horietan ; ezi, üdan, itsas belar edo algue delako horietarik bazüen hodietan. Hebentik aitzina, aldiz, hariña irazkei berriarekila, horietarik ez date haboro. Pierre suhescun SAEP bürüa :

Turisma egongien arraberritzeko xede deialdi bat !

Xiberoan, turisma egongien berritze lanen lagüntzeko xedearekin, deialdi bat zabaltzen dü Eüskal Hirigüne Alkargoak eta Departamentüak. Hôte au top, izena düan deialdi honen lehen helbürüa da, urtearen parte handien batez, kalitatezko alojamentüak eskentzea alokairüan. Berritze lanek egin behar dütüe üngüramena errespetatzen düen arrauekila. Deialdia zabalik da Herriko Etxetan deklaratürik diren turisma alojamentu jabeer eta txostena ürrietaren 6ko helarazi behar da Xiberoko Turisma Bulegoaren Atarratzeko egongiala. Xehetarzünak Daniel Oltzomendi Eüskal hirigüne alkargoako turisma ardüradünarekin :

Oroc Batek bere salgia estrenatü dü

Oroc Bat izeneko entrepresa, pate eta urdanki egileak salgia berri bat estrenatü dü. Lüzaz, Bildozen ber günean egonik, orai beren bastimentü berrian sartü dira administrazioneko langileak, bai eta salgia berriko langilea. Hontan, Oroc Bat entrepresaren mozkinak edirenen dira hor, prefosta, bena bai eta kartieleko ezti edo ardua bezalakoak ere. Oroc Bat 1965ean sortü zen eta egünko egünean 22 langile badütü. Françoix-Xavier Parrel Oroc Bateko bürüa:


Hervé Lanouguere Okina entrepresako bürüa :
Langüne partekatü bat egiteko mentüran Barkoxen

Nola esperientziak trükatü, nola gaurko lan egiteko manerari egokitü eta alkar kürütxatzeko güneak sortü, hori zen iragan bedatsean Xiberoko ekonomiaren builtazale den ODACE egitürak, Urdiñarben antolatü egünaldiaren bizkarrezürra.Geroztik ürratsak eman dira, eta ildo hortan segitüz, lau güne sortü nahi dira, Xiberoan :Irabarne, Sohüta, Atarratze eta Barkoxen. Barkoxe dela eta, herritarreri deia zabaltzen zaüe, asteharte hontan bil ditüan « Patronage »ko gela, arratseko 8ak eterditan. Gaüaldi honen helbürüa, denen artean aztertzea, zoin diren herriaren eta herritarren errealiate eta beharrak, eta nola ahal denik eta gehien, algarrekin bürü egin. Hitzordüa beraz, asteharte arrats hontan , arratseko 8ak eterditan, « Patronage » gelan… Xehetarzünak Patrick Queheillerekin :