XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Odace-ren aurtenko biltzar nausiaODACE Xiberoko ekonomia bultzatzaileak gogoeta goizaldi bat antolatzen dü dagün neskenegünean. Lan partekatze güne bat zabaltü gei dü egitürak. Bena eremü hori nolakoa izan behar den eta zer diren gogo eta beharrak ikusteko, interesatürik diren ororekilan gogozkatzeko xedez egünaldi bat antolaturik da. Lan eremü partekatü hortan informatika tresna hontaz gain ekonomia saileko ardüradün edo jardüleak bil litaizke.
Jean Jacques Etxeberri LLargo :

Aurtenko biltzar nausiaren argazki batLeküko salgüneer begitarte bat ezarri nahi deie Xiberoko Salerosleen Batarzünak ! Maiatzaren 9tik 20ala bürütüko den egintza berezian, saleroskarien batarzüneko kide diren salgünetako jabeen argazki ttipiak edirenen dütügü erakusgia edo bitrinetan. Argazkian agertzen dena, zoin salgünetako jabea den behar date asmatü, eta sariak honi lotürik dirate, gehi, beti bezala, 6000 €ko sariak. Internetan hatükatzea merkeago balin bada ere, aholküak eta segida bat segürtatzen düela oritarazten dü batarzünetik. Hebenko salgünekoek dioie ere, leküko jenteak indar bat egiten düala heben erosteko, eta hori, hanitx eskertürik dela. Salerosleen Batarzünaren egün bereziak, astearte hontan hasten dira, maiatzaren 20ala artino, arren.
Maritxu Carriquiriborde :

Maule-Lextarreko edo Xiberoko igeriskagia zabaltü da atzo. Fama handia bildü du hebenko igeriskagiak. Ezi, izan haur, gazte ala gehitü, denendako bada zer egin. Izenen emaitea aitzineko astean abiatü bada, haurrak dira hortaz baliatü, horietarik hanitxek izena eman beitüe. Gehitüek, haatik, beste urtetan bezala denbora haboro hartzen düe hortarako. Igeriska aritzeaz gain, hur gimnastika, hur bizikleta, aquastep, waterpolo eta klub edo taldean parte hartzeko parada bada. Jakitez emaitza zinez honak biltzen dütüala Xiberoko igeriskagiak.
Ordütegia:  bakantzetarik kanpo
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiralez: 16:00 /18:45
Asteazken eta neskenegunez: 15:00 /18:45
Igantez zerratürik.
Xehetarzünak oro René Castelekin:

San Martiko Harriko lerragünean sasua aski hona izan da, nahiz eta hatsarrea txarra izan. Elürra urtarilan erori da eta barantailako bakantzetan jente hanitx jin da. Sasü ürrentzealat, berriz, geroago eta jente haboro agertü da. 148.500 eski egünaldi  saldürik izan da, beste urteetako bataz-bestekoa 145.000koa zelarik. Berritzapen zonbait izan dira, VTT elektrikoa bezala. Orai hasi dira üdako sasuaren prestatzen. Xehetarzünak oro Marina Davancens komünikazione ardüradünarekin:



Elür eskaza sendi da Iratiko lerragünean azken urte horietan ! Halere, sasu hona izan da aurtenkoa, gaüaldiak kasik oro beterik izan beitira, partikülarzki aste ondarrez. 2.000 gaüaldi haboro izan da, aitzineko urteari konparatüz ! Lerra-kirol edo eski eta elür-sare edo erraketa alokairatzeen aldetik, prefosta, elür gütirekin  sasua hein bat txarra izan da. Elür apür izate horrek ez dütü oranokoan turista jitetik epantxatzen bena geroari so egitez arrenküra badira. Hartakoz ere, algarrekilako lan bat hasirik badüe leküko edo kantüko lerragüneekin.
Josy Arrosagaray :