XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Izarbeko ipar lerra-kirolgünea zabaltü da ! 80 zm elürrekin, 7 lerragiak ideki dira,lerra-kirol nahit elür-sare egiteko. Jatetxea egünoroz zabalik bada, lerragüneak aldiz, aste bürüez baizik ez, salbü eskoletako bakantza denboretan, non, egün güziz zabaltüko diren. Han berean alokairatzen ahal da behar den tresneria. Izarbe, familientako edo giro lasai batetan egoiteko güne bat da sinplea, pretentzionik gabekoa, jenteak geroago eta haboro preziatzen düan güne horietarik bat.
Hanko berri hartzeko, deitzen ahal da : 05 59 36 00 26 telefona zenbakiara.
Eric Alzazebe :

149 partaide biltzen dira ODACE-ren barnen, aurten 12 entrepresa berri sartü beitira. Iragan urtean, 54 entrepresa xede esküetatik igaran zaitze, eta horietarik 21 bürütü dira. Entrepresen bisitak ere egin dütü, eta eskoletan agertü. Azken honi garrantzia edo inportantzia berezi bat emaiten deio ODACE-ek, jakitez gaztedanik haütatü behar dela ofizio bat. Xiberoko lizeoetaz gain, guretarik hüllan direnetaz ere berri eman behar dela üdüri zaio ODACE-ri. Azkenik, ODACE, “tele travail” deitzen dena gogoan ükenik, ohartzen da lan egiteko manerak kanbiatzen ari direla. Kasü hontan, güne partekatü baten sortzeko pentsaketetan da, non, lanean aritzeko manera hontan dabiltzanak, baldintza honak ükenen dütüen. Beñat Elkegarai :

Abentüan ardo Ostatü berri bat zabaltü da Maulen, Mendililia ostatüa. Egüerdi oroz menu bat proposatzen düe, kartieleko mozkin bildü berriekin eginik. Audela, ostirale eta neskenegün gaüez Pintxo edo Tapas gaüaldiak egiten dütüe. Arrakasta ejerra biltzen düe. Aitortü behar da hütsüne bat betatzen direla. Korsikatik jinik bada bat, nausia Xiberoan sortürik da. Üda gabe gaü oroz zabaltzekoa düe, eta bazkarien aldetik beren proposamena zabaltü gei düe, bena hilabete zonbaiten bürüan. Marlène Amigo :

Maulen Design impact egünaldiak arrakasta bildu dü igaran ostegünean (2017/01/12an). ODACE egitürak merkatal eta indüstria kanberarekin antolatü züen, jenteak eta bereziki enpresabürüak ohar ditean design-aren ekarpenaz. Hots beti hon da kanpoko ikuspegi baten ukeitea, izan dadub mozkin baten saltzeko  edo zoin nahi zerbütxürentako. Egünaldian 17 jente baziren eta gaüko hitzaldi eta lekükotarzünentako 35 jente agertü ziren.
ODACE-en lan egiten düan eta egünaldiaren antolazalea izan den Frantxina Laborde :


Egünaldian partelian izan zen Jean Jacques Etxeberri Llargo :

Entrepresaren garatzeko designer baten lagüngoa üken züan Mattin Etxeberri :

Xiberoa-Herri Alkargoak Espartiñaren Ateleriaren egitasmüa onartü dü igaran astean. Asteazken goizan, Mauleko espartiña ekoizleek beren ikusmoldea agertü nahi üken düe ; hots egingei horren kontre direla. Horiek, müseo gisako bat nahi düe, hots güne bat non ez den saltzen eta ekoizpenik egiten. Bizpahiru entrepresak jadanik egiten erakustea eta saltzea proposatzen beitüe, eta irabazien parte handi bat hortik elkitzen beitüe.
Bestalde lehiaka desleiala salatzen dute, Espartinaren Ateleriak bisitazale güziak bildüko dütüala uste beitüe. Hortarako, egin ahalak oro eginen dütüe Espartiñaren Ateleria ez dadin gisa horrez egin.
Francis Thauzin :